kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Umeek gezurra esaten dutenetik / Uxue Apaolaza / Erein, 2005

Umeek gezurra esaten dutenetik M. Egimendi / Aizu!, 2006-06

Liburu hau definigaitza da benetan, edo hobeto esanda, definiezina. Apaletatik erraz erakarriko du liburu mardulen zale ez den irakurlea, mehea baita oso. Horregatik da hain harrigarria barnean horrenbeste istorio ezberdin sartzea, hamazortzi guztira 90 orrialde baino gutxiagotan, ipuin gehien-gehienak inongo loturarik gabekoak elkarren artean. Ez, hori ere ez da egia, lotura bat badute-eta: guztiak dira deserosoak.

Horretan arrazoi du Iban Zalduak liburu hau irakurtzeko ematen dituen jarraibideetako lehenengoan. Baita bigarrenean ere, egunean askoz jota bi irakurtzeko aholkatzen duenean. Zalduak ez du horregatik esango, baina istorio asko hain laburrak direnez, hasi orduko amaitu delako sentsazioarekin geratzen da irakurlea, eta batetik bestera denbora tarterik gabe igarotzeko jauzia handiegia da, eragiten duten ezintasun deserosoa alde batera utzita, oso ezberdinak direlako euren artean istorioak. Batzuk lehenengo pertsonan idatzita daude, beste batzuk hirugarrenean, eta bada irakurleari zuka ari zaion bat ere. Gaiak, berriz, buru-hiltzea, bakardadea, eritasuna, abortua, drogazaletasuna… Hobe, bai, dosi txikietan irenstea. Hala ere, badira umore ukitua dutenak, adibidez, “Beldurrezko nobela amerikanoa idatzi nahi nuen” ipuinean, badirudi idazleak barre egiten diola bere buruari eta “Noiz” izenekoa, berriz, erabat surrealista da. Ez ohiko ipuin bilduma eta, horrexegatik, gomendagarria.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak