kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Kleopatra / Jon Arretxe / Elkar, 2005

Umorea eta “kitsch”ak Alvaro Rabelli / El País, 2006-05-08

Orain dela urte bi hasitako sailari berriro eutsi zion iaz Jon Arretxe idazle basauriarrak Kleopatra eleberrian. Artean, Gasteizko putetxerik kutreena den Manilaren inguruan ondu zuen umorerik ganberroena jorratzen zuen hala-moduzko eleberri beltza. Hura Manila konexioa izan zen. Horretarako inon den detektibe parerik eskasena asmatu zuen: Simon Artabe eta bere laguntzailea Etxebe. Horiek ezagututa berehala datorkigu gogora berriki zineak ospetsu egin duen antzeko detektibea, hura ere errege elementurik kitsch-enen handitzea. Bistan da, bizi dugun garaiak arrakastaz janzten ditu halako pertsonaiak, antipertsonaiak baino ez direnak, erraz merkaturatzen den antigenero batekoak.

Artabek eta Etxebek ez diote ihes egiten Torrenterekin alderatzeko tentazioari; zer egingo dugu bada, hura ere, zoritxarrez, geure eredu bilakatu zaigu. Baina, tira, torrentekeriak alde betera utzita, seguru egileak eredu hartu duena bentetakoa den bateren bat, edo agian batzuk. Halako gauza irreberenteek ematen dute horretarako bidea, baita mendeku txikiak gauzatzeko eman ere.

Oraingo honetan, Artabe eta Etxeberen abenturak eta kalenturak Basauri aldera joan dira, nora eta egilearen beraren herrira. Bertan Mandeuli Urdina aurkitu behar dute, zer den jakin gabe. Liburu mota hauetan ohikoak diren ustekabe zoroek bertako Kleopatra izeneko putetxe kalamastrara eramango dituzte. Bertan, eta inguruko auzoetako baselizetan aurkituko dituzte lorratzak Mandeuli Urdinera heltzeko.

Komikiaren kontaera arina gogorarazten duen honetan berriro nagusi dira pertsonaia xelebreak, egoera irrigarriak eta bazterrik kutreenak, kasu honetan Basauri moduko herri batek iradokitzen dizkionak. Basaurikoa ere naizen honi grazia egiten dio bere herria horrela irudikatuta ikusteak. Baina, horrek badakar arazo bat herria ondo ezagutzen duenarentzat. Izan ere, egileak egiten dituen denbora anakroniek zailtzen dute fikzioak eduki behar duen egiantzekotasuna, irrealagoa egiten dute, eta demaseko irrealitatea ez da zutabe ona beltza izan nahi duen eleberri batentzat. Dena dela, ez dut uste hori ere oztopoa denik besterik gabe ondo pasa nahi duen irakurlearentzat, horixe baita liburu honek eskatzen duen irakurlea, gehiagorako barik.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak