kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Negutegia / Ixiar Rozas / Pamiela, 2006

Galduta Igor Estankona / Deia, 2006-04-25

Itsasoaren handitasunean galduta, Ixiar Rozasen esperimentu narratibo arriskutsu honetan batzutan gustora, beste batzutan ez hainbeste ibili naiz. Olatuek erdi zorabiaturik utzi naute azkenean lurraren eta itsasoaren arteko definitu bariko puntu batean, areatza zuri batean edo, bidaia luzea egin duen enbor baten antzera. Lehenago ere gertatu izan zait: arrankatu ezinik bezala liburuaren lehen herenean, Ixiarrek azaldu gura didana ulertzen hasia bigarrenean, eta pozez, gustora, gozo akabakeran. Irakurle: pazientzia.

Hasieran “Negutegia”n esperientzia guztiak, entzundako istorio denak, zapore leku gogoeta guztiak opatu gura dizkigu idazleak orrialde gutxi batzuetan. Orduan hasten gara entzuten Bartzelona, Izmit, Istanbul, Genoa? halako aurkezpen kaotiko xamar bat ez dakigu zehazki zertarako, halako enpatxu bat lekuena. Ez dakizu, finean, nonbaitera eramango zaituen hainbeste kosmopolitismok. Lehendik ere bakunaturik gaude Europaz hitz aspertua egiten duten liburuez; hegaldi merkeek eskura jarri dizkigute kafetegirik literarioenak nazionalismoa bidaiatuz sendatzeko.

Lagun talde bat kide batekin biltzera doa. Punta bakoitzetik bana datoz, baina inor ez da egiazki inongoa. Etorkizunak —bisitatu behar duten lagun gatibuak— batzen ditu, hori eta iragana dira euren territorio amankomun bakarra. Baina bai, akabuan nonbaitera zaramatza liburuak: giza izatea zein arina den ohartzen zara. Lehenago aipatutako ontziaren kulunkek eta zorabioak merezi dute momentu hori ikustearren bakarrik. Idazkera desapegatu baina era berean bero horren nahasteak funtzionatu dio Lasarteko idazleari, Ixiar Rozasek poema itxurako anti-narratiba sentimental honekin elkarlotu egiten du humanitate guztia. Xelebrea da, baina errealismoa inoiz iritsiko ez litzatekeen zirrikituetara heltzen da batzutan lirika. Idaztearen unibertsaltasun helburua haztatzera ere iristen da “Negutegia”, sinetsidazue. Hasieran personaiek lagunarekin batzeko duten ideiari ekiten zaio baina ondoren, behin euretako bakoitza ezagutu eta gero, norbanakoen planotik gorago egiten du salto. Horregatik da unibertsala “Negutegia”. Ez lokala delako, baizik eta amultsuki paneuroparra delako.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak