kritiken hemeroteka

6.959 kritika

Azken kritikak

« | »

Sua nahi, Mr. Churchill? / Koldo Izagirre / Susa, 2005

Mamuak berpiztuz Javier Rojo / El Correo, 2006-04-19

Koldo Izagirre, onerako zein txarrerako, nortasun markatuko idazlea da. Honek esan nahi du, haren literatur bideak gustatu edo ez, beti oso berea den literatura eskaintzen duela, berezko ezaugarri nabarmenak dituen literatura. Halaxe gertatzen da “Sua nahi, Mr. Churchill?” izeneko liburu honetan, non 17 narrazio agertzen diren. Izagirreren literaturak berezkoak dituen ezaugarri horien adibide pribilegiatua da liburu hau. Alde batetik, nabarmena da bere idazkera. Ezin uka daiteke Izagirrek gutxik bezala erabiltzen duela hizkuntza, baina abildade honek kontrakorik ere badu, maisutasun horrek askotan eramaten baitu manierismo moduko batera. Abangoardiako narratiba “moderno”an agertzen ziren teknikek ere (narratzailearen eta pertsonaien hitzak nahastea, denbora-plano desberdinetan gauzatzea kontakizuna) aurkitzen dute bere tokia Izagirreren literaturan. Eta gaien aldetik, behin eta berriro bueltatzen da bere ohiko mamuetara: gerra zibila eta frankismoa. Iraultza estetikoak eta iraultza politikoak bat egin nahi dute Izagirreren literaturan, XX. mendeko 20ko hamarkadan bezala. Modernismo sozialista dei liteke honelako literatura, izenak txantxa itxura izango ez balu.

Azken kritikak

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak