« Rameauren iloba | Generoez harantzago »
Ezkatak / Leire Bilbao / Susa, 2006
Ezkataz gain edota azpian, emakumea borborka Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-04
Ezkatak dira gorputz azalean Leire Bilboak dituenak, baiki! Edota galtzarbean dakartzan poemak ote ezkatak? “Badira emakume azalak ezkata usaina baino itsaskorragoak” gaztigatzen digu Leirek lehen lerroan. Eta nik “Badira ezkata usaina baino itsaskorragoak diren emakumeen azalak” diot. Barka ausardia. Udaberriko usainak maite ditut maite, eta batez ere emakumeen usaina maite ere, eta udaberrian zer esanik ez!
Baina, hara, poeta emakumea izanagatik poesia ez da usainagatik erakargarria izaten, ez emakumearena soilik izanagatik ere. Hots, izenaz gain izanak erakartzen nau, eta kasuon poemen izanak gatibatu. Eta berriz ere irakurriko ditudan irrikaz nago, atzo ezagutu nuen poema bihar, ziur asko, ezezaguna edo bestelakoa egingo zaidalakoan.
Izena eta izana. Poesia honen baitakoan emakumea dago bereziki, eta ezkataz gainera edota azpian, odola, itsasoa edota maitalea(k) ageri dira. Metaforetarako edozein berbak balio du, berbak poema bihurtzeak ostera euren sentiera eta uztartze egokia eskatzen du. Alegia, lerro artean idazten ez direnak ere poemetan izana baitute.
Ni eta zu. Horixe geure izaera borrokatuaren euskarriak. Pertsonok bitasunean eraikiak gara funtsean, alabaina, gure baitakoaz gain besteak daude, gainerakoak edota enparauak… esan lezake poetak kasuon. Horiek ere gure ni dira, alegia. Besteek nola ikusten gaituzten… halaxe ere gara gu. Eta zirkulu eta gurpil zoro horretan galdera jalgitzen zaigu: Nor naiz ni?
Baina, hara, poesia komunikazioa da, modu sotil eta finez landutako hartu-emana. Eman poetak paratzen du eta guk geuk irakurleok jaso egiten dugu. Poetaren duda-mudak eta baiezpenak gure galbahetik iragazten ditugu, batzuetan berari bezala guri, hau, hori edota hura irudi diezagukeela. Bizitzan, gehienetan, errealitatea irudipen hutsa baita.
Odola bor-bor duen emakume baten errealitatea dastatzeko parada aurkitu dugu poema hauen bidez. Poetak bidaide hartu dituen poeta lagunekin bat egin nahi dugu irakurleok, euren begiak eta arimarekin bat egin, azala haztatu eta biziari borborka bide emateko.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez