kritiken hemeroteka

6.964 kritika

Azken kritikak

« | »

Bingo / Xabier Montoia / Pamiela, 2005

Kirurgia literarioa Aritz Galarraga / Gara, 2006-04-08

T S. Elliot-en aipu bat aurkitu dugu liburuan. “Summer surprised us” zioen ingelesak Hildakoen ehorzketa izeneko poeman. Eta udak poetarekin egin bezala, ustekabean harrapatu gaitu Xabier Montoiak gu. Lehenik eta behin iazkoan Bingo, bere ibilbide poetiko osoa jasotzen duen poema bilduma, argitaratu zuelako, Pamiela etxearekin. Ustekabean harrapatu gaitu halaber aipatu bilduma irekitzen duen sarrera sonetoan esaten dituen gauzak irakurtzean. Azkenik, Bingo honetan aurki daitezkeen sorpresa atseginengatik ere ustekabean harrapatu gaituela esan beharra dago.

Poema liburuak izan ziren Xabier Montoiak kaleratu zituen lehen hiru literatur lanak, urrun geratzen zaizkigun 80etan. Garai bertsuan, euskal rockaren erakusgarri izandako taldeetan aritu zen, lehenengo Hertzainak hartan eta baita M-ak taldearen buru ere. Hiru izan ziren, beraz, gasteiztarrak kaleraturiko poema liburuak: “Anfetamiña” (1983), “Likantropo” (1985) eta “Narraztien mintzoa” (1988). Baina orduz geroztik genero lirikoa bazterturik izan du Montoiak, argitaratzeari dagokionez behintzat. Zeren eta orain bilduma berri hau kaleratu duenean ikusi ahal izan den moduan, urte luze hauetan ez dio poemak idazteari utzi. Aurrez aipaturiko hiru liburuez gain, orriotan aurkituko ditugu 1988tik 1998 bitartera idatzitako zenbait poema eta orain arte argitaragabe baina orain argitaratutako Udazkena Berlinen olerki sorta. Labur esanda, liburu honetan Xabier Montoiak 1981etik 2000. urtera idatzitako poemak irakurtzeko parada ezin hobea daukagula.

Poema zahar eta berriak, beraz, elkar hartuta bilduma bakarrean. Orain hogei urte inguruko poemak, ordea, kirurgia ebakuntza txikiekin aurkezten dira ostera, urteen joan-etorria arintze aldera. Bingo irekitzen duen sonetoak argi adierazten digu Montoiaren benetako intentzioa zein den eta liburuaren motibazioetariko bat eskaintzen digu. Hala dio sonetoak: “Gibelera egin eta ezin sinetsi / gazte nintzeneko bertsoen kaskarra” aitortzen du idazleak. Eta jarraian: “Zerbait egin behar, eta horri ni lotu: / hemen hitz bat alda, beste bat ezaba / aitzina zihoan txukuntze lana”. Antonio Lopez margolaria honela mintzo zen, eta buruz ari naiz, pinturaren gainean: “Koadro bat ez da sekula amaitzen. Baina iristen da une bat non, dela hobetu ezin duzulako, dela eginkizun berriei heltzeko beharra duzulako, amaitutzat ematen duzun”. Bada, Bingo irakurtzen duenak bukaera hori atsegin ez eta azken ukituekin berrituta aurkituko ditu orain Xabier Montoiaren lehen poema bildumak.

Inkonformistak, probokatzaileak, lege eta arau apurtzaileak izan nahi zuten eta izan ziren lehenengo poema haiek. Rockaren eta gauaren mundutik edaten zuten poema mitikoak aurkituko ditugu hemen, gozamena berriz: “Batzuentzat / Jesukristo gurutzera / (lapurren artean) / igo zenean, / hasten da historia. / Niretzat / David Bowiek ilea moztu zuen / egunean”. Umore beltza eta sarkasmoa dituzte ezaugarritzat Montoiaren poemok, eta berekin desesperantzaren ukitu mingotsa. Liburua hasi eta buka arte mantentzen dute joera hori, nahiz eta aurrera egin ahala idazlearen heldutasuna nabarmentzen den. Udazkena Berlinen sorta dugu horren lekuko, betiko ezaugarriei muzin egin gabe Xabier Montoia freskoena erakusten digu eta. “April is the cruellest month” esaldiarekin hasi zuen Elliot-ek lehentxeago aipaturiko poema. Zer hoberik apiril euritsura atzera begira jarri eta Montoiaren poema berri eta berrituekin udaberri hasieraren krudeltasuna arintzea baino?

Azken kritikak

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Joannes Jauregi

Bertso bilduma
Etxahun - Pierre Topet

Aritz Galarraga

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Estibalitz Ezkerra

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak
Nikolas Kazantzakis

Hasier Rekondo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Javier Rojo

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak