kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Egunen harian / Xabier Mendiguren Elizegi / Elea, 2005

Gure mundutxoa Javier Rojo / El Correo, 2006-03-22

Xabier Mendiguren Elizegi blogak idazteko tentazioan erori da, liburu honetan ikus daitekeen moduan. Izan ere “Egunen harian” 2004 eta 2005ean idatzitako egunerokoa dugu; hau da, urte batean egunero testu bat idazteko eta blog batean argitaratzeko erronkari aurre egin eta, bete ere, bete egin zuen. Liburu honetan blogean agertutako testu horiek biltzen dira. Gai desberdinak ditu hizpide Xabier Mendigurenek, eguneroko politika kontuak, eta kulturarekin zerikusia daukatenak, irakurgaiak aholkatzeko testuak, eta Donostiako zinemaldia zela-eta idatzitakoak. Noizean behin, narrazioren bat edota atal pertsonalago bat ere irakur dezakegu liburu honetan, blogetan publikoaren eta pribatuaren arteko muga oso erraz gainditzen dela erakutsiz. Atalik interesgarrienak literaturaz egiten dituen komentarioak iruditu zaizkit; bitxienak, “gure mundutxoaz” aritzen direnak, hain ondo ezagutzen duen euskal kulturaren inguruko parafernalia ere aipatzen baitu askotan. Hemen kontatzen dena irakurrita, nabarmentzen da nola euskal kultura benetan subsistema baten margenean dagoen gertakaria den, lau txorori baizik axola ez zaion kontua, idazlearen begi-bistako asmoaren kontra bada ere.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak