« Nobela, testigantza | Herio »
Ametsen baratza / Askoren artean / Elea, 2005
Gaztetxea aitzakia Javier Rojo / El Correo, 2006-03-08
Narrazio antologia da “Ametsen baratza” izeneko liburu hau, tarteka pomearen bat (eta irudiren bat) agertzen bada ere. Gaur egun euskaraz idazten duten idazle askoren izenak (berrogei idazletik gorako zerrenda osatzen dute) agertzen dira bertan, eta alde honetatik euskal literaturaren egoeraren eta osasunaren berri emateko baliagarria izan daiteke, idazlan hauen mugak onartuz gero, jakina.
Sorgintxulo gaztetxeari egindako omenaldia baita liburu hau, eta gaia jarrita, idazleek gaztetxeekin zerikusia zuten testuak idatzi behar zituzten. Enkarguzko idazlanak, beraz. Muga hauek kontuan hartuta, euskal literaturaren ildo nagusiak agertzen dira, narratibaren arloan behintzat.
Izan ere, testu askotan errealismo zikinerako joera ikus daiteke, sofistikatuenek errealismo zikin hori Carver-en eraginaren zipriztinekin atontzen badute ere. Gehienek ez dute estiloa lantzeko berebiziko asmorik erakusten, eta testuren bat kazetaritza kronikatik hurbilago dago ipuinetik eta narrazio laburretik baino. Gaztetxeekin lotutako ohiko gai gehienak ere agertzen dira: alkateen jokabidea, poliziarekiko liskarrak… Nahiko folklorikoak, J.L. Zabalak esango lukeen moduan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera