kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo / Iñaki Segurola / Alberdania, 2005

Hizkuntzaren erraietatik Javier Rojo / El Correo, 2006-03-01

Ziur aski, “Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo” izeneko liburu hau azken bolada honetan euskaraz argitaratu den interesgarrienetako bat da. Oztopo bat besterik ez du Iñaki Segurolaren idazlan honek arrakastaren muga gainditzeko: saiakera da, eta ez nolanahiko saiakera. Saiakera liburu gehienetan ideia bat garatu nahi izaten du idazleak, askotan irakurlea konbentzitzeko asmoz. Eta nago liburu honetan idazleak ez duela ideiarik garatu nahi izan, ezta irakurlea konbentzitu ere. Zer garatzen da orduan? Hizkuntza bera, hitzak eta esaldiak, diskurtsoaren hizkuntzatasuna (barkatu hitza) nabarmendu nahi izan baitu liburu honetan. Euskaratik egindako pentsamendua da eta ez euskaraz islatutako pentsamendua, hizkuntza bera baita pentsamendu nagusia. Gauzak honela, batzuetan testua kontraesankorra da, eta hizkuntzatik sortutako pentsamendua adierazi nahian, koherentzia hutsarteak ikus daitezke. Zatikako idazlana da liburu hau, behin baino gehiagotan modernitatearen kontra ere aritzen dena. Laburbilduta, ideia borobilaren eta esaldi bikainaren artean hautatu behar duenean, idazleak beti bigarrenaren alde egiten du. Eta liburua esaldi bikainez beterik dagoela esan behar.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak