kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Amaren eskuak / Karmele Jaio / Elkar, 2006

Bizitzaren argia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-03-03

Eleberri honek VII Igartza Saria irabazi du, idazle gazteentzat antolatuta dagoen sari garrantzitsua, uste dut, ongi emana, uste dut. Liburuak bizitzaren aldeko apustua azaltzen du; berez edozein literatur lanek egin beharko lukeena egiten du. Diodan honek ez du esan nahi literaturatzat hartzen ditugun liburu guztiek bizitza azaltzea dutenik xede; batzuk bizitzaz haratago joaten dira, zeruaz edo infernuaz haratago. Bizitzak mina esan nahi baitu, askotan, oroimena, besteetan. Eta bada minaz haratago bizirik, oroimenaz haratago bizi nahi dutenak.

Errealitate zehatz bat azaltzen jakin izan du Karmele Jaiok. Nerea da eleberriko pertsonaia nagusia; kazetaria da lanbidez, errealitatearen interpretari ofiziala, beraz. Nereak ama erietxean du. Azaltzen ez bazaigu ere zein den gaixotasuna, lerroetan bainoago, lerro artean esaten zaigu arazoak dituela jendea ezagutzeko. Amak errealitatetik ihes egin du, nahi gabe, seguru asko, eta amaren inguruan bizi direnak, ahizpa bat eta seme-alabak, saiatuko dira errealitatera itzul dadin. Nereak argazkiak erakusten dizkio amari, ea argazkietako lagunak ikusteak pizten dion argia. Argazkia baita, gure bizialdi honetan errealitatearen erakusgairik behinena, errealitatearen irudirik fidagarriena. Argazkiak erakusten duena bada; argazkiak erakusten ez duena izan daiteke, besterik gabe. Ama errealitatera itzuliko da, iraganeko soinekoa jantzita; errealitatea itzuliko zaio iraganeko irudietan. Nereari ere, iraganeko errealitatea etorriko zaio, mamu jantzian ia.

Eleberri xumea da, baina ongi antolatuta dago. Amaren barne eta kanpokoa mundua, oroimenaren eta ahantziaren mundua bat egiten dira une batez; baita Nerearen baitan ere iragana eta oraina. Bi mundu ezberdin dira bienak, bi belaunaldi ezberdinekoak baitira, baina une batez bat egiten dira, argian, bizitzaren argian.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak