« Elkartasunaren aixolbetik | Mendeko fidela »
Gorbeiako haizea / Gontzal Mendibil / Keinu, 2005
Profeta eta bere herria Igor Estankona / Deia, 2006-02-07
Arratiako “Begitu” aldizkariko kritiken txokoan egiten da itauna: literato berri bat jaio ote da Gorbeiapean? Gontzal Mendibilek aitaren heriotza izan du akuilu mingarri, baina era berean xamur, liburu, zelan esan, arriskutsu hau idazteko. Berak ere badio: “Liburu hau, aitaren heriotzak eragin daust eta bere memorian idatzi gura izan dot”. 30 urteko ibilbide musikalari erramu literarioa zintzilikatu dio zeanuriztarrak, eta berezia atera zaio, epaitzen zaila, barrukoa oso.
Interes gehiago edo gutxiago izan dezake liburu honek segun eta Zeanuriko plazako 0 kilometrotik zenbat distantziara gauden, baina ez dut uste inor atzerarazi behar lukeenik horrek. Azken buruan aitaren ostetik joatea egokituko zaigu gehienoi, eta finean denok gara herri txiki batekoak. Denok ez dugu, noski, arratieraz hitz egiten. Horixe da, beharbada, eman beharreko abisu bakarra. Gure finkatu gabeko bihotzeko berbakunean dago idatzia “Gorbeiako haizea”. Horrekin oraindik arazoak dituztenentzako diot.
Esan ohi da inor ez dela profeta bere herrian. Izenak aldatu gabe, zuri beltzekoa halaxe eta koloreetakoa iruditzen zaion bezala, xalotasunaren eta gehiegizko segurantzaren artean idatzi du Mendibilek bere lehen eleberria. Mindu ere mindu ei zaio bat baino gehiago, idaztea bera ere mina ez balitz bezala, egia partzial baten erditze mina. Zer izkutatu duen ez dakigu, baina eskertzekoa da autobiografia sui generis honen gardentasuna. Egia historikorik ez du uste finkatu nahi izan duenik Gontzalek, eta hala ere badakigu idaztea eta hitz egitea erraz nahastu daitezkeela era honetako narrazio lauetan. Bakar-bakarrik otutzen zaigu horixe, lauegia gertatzen dela batzuetan, eta horri ihes egiteko etengabe ageri diren zitak makulu soilak diruditela azkenean errepikapenaren kariaz, bere hitzen indarraz fidatzen ez denaren zalantzen testigu.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez