kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Sua nahi, Mr. Churchill? / Koldo Izagirre / Susa, 2005

Isiltasunaren hitza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-02-03

Urte asko zeraman Koldo Izagirrek narrazio libururik argitaratu gabe, Vladimir ezkero noski. Narrazioaren indarra begi bistakoa egiten zen harako hartan, eta begi-lausoak ere ohar zitezkeen, nahi izanez gero, prosagile handia dela Koldo Izagirre: handienetakoa. Prosaren erabileraz ari naiz, prosaren barne-muinetan sartzeke, elementu gutxirekin, hitz gutxirekin kontu asko esateko eta adierazteko gauza baita. Hitz gutxi, baina Koldo Izagirreren liburu honetan, edo gehienetan, hitzaren adinako indarra du hitzaren ifrentzu denak, alegia isiltasunak, teknikariek “elipsia” deitzen dutena. Hitza eta isila tartekatzen dira, Izagirrerenean hitzak lotsa balu bezala aurrerago joateko, eta isilak adorerik ez balu bezala dena estaltzeko. Esaten ez dena esaten dena bezain garrantzitsu izanik, erne ez dagoen irakurlea gal daiteke, edo aurki daiteke, bestela, espero ez duen tokian, deseroso samar.

Gerra kontu asko, 36ko gerra kontu asko ageri dira bere biluztasunean, baina badira hango gerra harekin, zuzenean bederen, zerikusirik ez duten historiak; izan ere, denak du denarekin zerikusia hartara jarriz gero, jakina. Gerrarena, beste gai asko bezala, ez da berez ez on ez txar, trataerak eta bakoitzaren estiloak egiten du atsegin edo desatsegin. Ipuin hauetan ez dago epelkeriarik, narratzaileak lehendabiziko orrialdetik hartua du bere tokia, bere ikuspegia, bere bandera eta, seguru asko, bere etorkizuna ere erabakia du hasieratik; zer izango den eta zer egingo duen, giza helburua eta xedeak, funtsean, sortutako unean erabakita baleude bezala. Amaiera jakin batetik abiatzen baitira pertsonaiak; ez, ordea, amaiera denboran gertatua izanagatik, baizik adimenean. Nolabaiteko determinismoa dago pertsonaien baitan sakon erroturik, egiten dutena eginda alda ez daitekeen zerbait. Ez dago tragediarik, ez dagoelako kontraesanik pertsonaien baitan.

Baina, esan bezala, prosa indartsu eta benazkoa du Koldo Izagirrek, eta prosagatik soilik irakur daiteke, damurik gabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak