kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bingo / Xabier Montoia / Pamiela, 2005

Damurik ez Igor Estankona / Deia, 2006-01-24

“Gibelera egin eta ezin sinetsi / gazte nintzeneko bertsoen kaskarra./ Nola nintekeen hain poeta txarra? / Nola nezakeen kaka hura onetsi?”. Bingo honetako atariko poeman onartzen du Montoiak poetarentzat iragana ez dela sotoan izkuta daitekeen gorpu bat, ezpada tintaz betiko markaturik geratu den hankasartzea. Hogei urteko ibilbidea laburbiltzen du liburuak, eta gezurrik ez dio, horratio. Bertan daude Anfetamiña garratza, Likantropo iluna Narraztien mintzoa ederzalea… eta baita, opari, Udazkena Berlinen poema sorta ere.

Baina, orduan, zergatik deitoratu idatzitakoa? Zenbait hitz aldatzea, beste zenbait ezabatzea… libre da bakoitza bere buruarekin gogaitzeko, ez da krimena hori. Baina zertan onartu, irakurlearen aurrean, damu zarela?

Gu behintzat ez gara damutzen ezertaz, Xabier. Gogoan dut “Zantzoa”koon poema errezitaldiak “The end / this is the end / my friend” bukatzen zituela Aritz Zubiatek, Borjak gitarrarekin “Bamba”ren erraz gogoratzeko akordeak jotzen zituen bitartean, eta Otto Dixen koadro bat bezain goibel erretiratzen zen jendea aretotik. Eta Negu Gorriak-ek “Aitorpena” poema ebatsi zizunean ere ez ginen kexatu: bigarren esanahi bat hartu zuten hitzek. Erdi mutilaturik emanik gezurra zioten, baina idatzitakoak bezala kantatutakoak ere bere bidea egin behar du. Hori uste dut: bidea ez dela atzekoz aurrera ibiltzeko.

Montoiaren arranditasunak betidanik txunditu nau, egia esan. Ezer ez diola dirudi, su artifizial beltza gauean. Baina poema utzi eta beste bat hastera doan tarte zuri horretan zerbaitek nar egiten du irakurlearen kontzientzian: hitzen boterea da. Usain sarkorra, aizkora zorrotza. Aspirazio bako poesiaz mozorrotu izan du gazteiztarrak bere dramatismo biguna. Hitzak urri geratzen zaizkit malenkonia zabalegi hau deskribatzeko. Agian oroitzapenak nahastu zaizkit literatura kritika hotzarekin, baina Aritz Zubiatek errezitaldiak “The end / this is the end / my friend” bukatzen zituenean, Borjak jotako “Bamba”k beherantz egin ahala, Xabier Montoiaren nahigabe horretan ginen zoriontsu. Gauak eta hiriak eta txakurren zaunkek sortzen duten edertasun elegantea erakutsi zigun Montoiak, liburuen aurkezpenetara agertzen ez den erdi idazle erdi itzal horrek.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak