kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bekatuak / Ana Urkiza / Elkar, 2005

Espirituaren digestio on baterako aleak Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-01

Ale kontuetan, fruta aleak ditu gustuko Ana Urkiza ondarrutarrak. Desira izoztuak liburuan, gerezien irrikan aletu zituen geure gutiziak, hots, desioak. Oraingo honetan gure bekatuak ekarri ditu gure gogora eta gure gogarako. Izoztuak diren desioak ote gure bekatuak? Bekatu aleak ekarri dizkigu, eta horretarako eleak atondu ere, elemeniaka ekarri ere. Hain bekatari baikara jendeok! Uste hau ez da ustel, alajainkoa!

Desira izoztuak delakoan gereziak iradokigarriak ziren, eta oraingoan sagarrak ditugu tentagarri. Sagar mota zenbateko, bekatu ere halako! Gure baitan, uxatu edo ukatu nahi izanagatik ere, erlijioak munta handia baitauka izan. Geure belaunaldikoen artean bederen! Eta modernotasunaren seme-alabak izan arren, Frantziako Iraultzaren ondorengoak, alegia, bekatuak, sagarrak bailiran, egunero jakia izaten segitzen dugu.

Politika aipatu dut arestian. Erlijioaren edabe magikoa eta salbatzailearen ostean, marxismoaren edabea heldu zitzaigun. Aurrekoak osatu ezin zituen gaitzak sendatuko zituelakoan. Gero, Sigmund Freud izeneko batek, gutxi goiti-behiti, bestelakorik frogatu zigun arte: hots, haurtzaro eta nerabezaroan bizitakoak ez direla sekula santan uxatzen gure baitakotik.

Tira, aldendu naiz Bekatuak deritzan liburutik. Bekatu mota asko dira gure baitan: harrokeria, mendekua, utzikeria, desleialtasuna, inbidia, esplotazioa, faltsukeria eta itxurakeria, tentazioa, lapurreta, hilketa, saldukeria, indarkeria, damua, inozentzia eta sexua… Horra zenbat ezaugarriz eta tentazioz osatuta gauden pertsonok sagarrari koska egin ahal izateko. Harako hark esan zuen legez, bekatutik inor libre bada bota dezala lehen harria. Eta oraingoan, ausartuko naiz esatera: “Eta inork inoiz pentsatu badu bekatuaz libre dela baztertu dezala sagarra behin betiko”. Gure giza kondizioaren ezaugarria dugu bekatua inola ere.

Ongiaz eta gaizkiaz baino harago eta honatago, hona gure kontzientziaren harra —sagarrean izan ohi den hori— uxatzeko liburua. Bekatuak ezagutzea komenigarria baita oso gure espirituaren digestio on baterako. Ana Urkizaren dekalogoaren aleak tamainako eleak dira, oso egokiak gure bekatuak dastatzeko.

Bekatu hauen paratzailearekin bat eginez, liburu hau irakurtzeko bidaia proposatzen dizuet. Bekatuek ez baitute bakarrik bidaiatzen, eta bekatariek ere ez. On egin! Amen!

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak