kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mohamed eta parroko gorria / Martin Ugalde / Elkarlanean, 2000

Kontakizun sinbolikoa Javier Rojo / El Correo, 2001-01-17

Kontakizun sinbolikoa “Mohamed eta parroko gorria&quot deitzen da Martin Ugaldek euskaraz idatzi duen azken liburua. Eleberri honen argumentua 36ko gerra garaiaren inguruan kokatuta dago eta urte horietako giro itogarrieren isla izan nahi du. Funtsean, eleberrian kontatzen da nola bizi zen urte horietan gizon marokoar bat Bilbo aldean, militarrentzat txerriak hazten. Argumentu honi erreparatzen badiogu, konturatuko gara osagai gehienak bitxi xamar gertatzen direla, eleberri honetan badagoela zerbait bertan agertzen diren osagaiak nahikoa sinesgaitz bihurtzen dituena. Esan liteke osagaiok, pertsonaiak eta hauen gorabeherak, baina baita lekuak eta ingurunea ere, estilizatuta agertzen direla, argumentuan bete beharko liketen funtzioa baino garrantzitsuago bailitzan sinboloak diren aldetik har dezaketen balioa. Zeren osagaiok esanahi sinbolikoz zamaturik baitaude eta argumentuaren logikari jarraitu beharrean, sinbologiaren atzean gordetzen den giroaren azalpenari jarraitzen baitiote. Kontaera, bestaldetik, zatikatua da, eszena desberdinak agertuz. Irakurlearen lana eszena hauen arteko elipsi narratiboak betetzea litzateke. Elipsirako joera hau idazkeran bertan ere agertzen da. Beraz, testu ia alegoriko baten aurrean gaude. Irakurle batzuek, ordea, ironia nahiago.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak