kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bidaiarik luzeenak / Amaia Iturbide / Erein, 2005

Bidaiaz beteriko barne muina Alvaro Rabelli / El País, 2006-01-09

Idazlearen ikusmuga bere pertsonaiekiko pintoreak objektuekin daukan berdina izaten da. Azken batean, idaztea koadroa marraztea bezalakoa da. Bien artean elkarrizketa estua gertatzen da. Baina, idazlea aldi berean esploratzailea da, ez bakarrik kanpoko istorioen bila doana, baizik eta etengabe bere baitara murgilduz bidaia egiten duen esploratzaile nekaezina.

Pintura eta barne-bidaia osagai arruntak dira poesian, bien arteko uztarduratik sinbolismoz betetako literatura sortu ohi da. Alabaina, bada alagalako genero narratiboa pinturaren zirrara, barne-bidaiaren artega eta poesiaren isuria su txikian batera egosteko: ipuina. Horrelakoxeak dira Amaia Iturbide bilbotarraren aurreneko bildumako ipuinak. Orain arte poesian eta saiakeran ibilia, hamazortzi ipuin marraztu ditu Bidaiarik luzeenak liburuan. Hamazortzi ipuin josi non eta pintura, poesia eta barne munduaren esplorazioa elkarrengana kiribiltzen diren. Esplorazioak bidaia traza hartzen du, idazlearen barne sentimenduetarako bidaia, pertsonaien urrun edo gertuko ibilbideen islapean. Jaiotzetik heriotzaraino elkarlotuta marrazten dira ipuinok, beti fikzioaren fantasia eta errealitatearen mugetan. Eta hitzak eta koadroak ere esploratzen dira, euren azal eta mamia. Literatura eta pintura ez dira soilki Amaia Iturbek darabiltzan bi aipagai, poetak egiten duen bezala, hitzen ñabardura eta taupadarekin esaldi eta paragrafo lasai eta esanguratsuak pintatzen ditu, berebiziko baretasun liriko batez pintatuta ere; gauza bitxi eta txikiei arreta eskaintzen dien margolana. Ipuinok, bestalde, irakurketak dira, beste ipuingile batzuen lanen irakurketak, kolore askotako zertzeladak, errealistagoetatik metafisikoenetara, sinbolismo liriko handi batez jantzita.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak