kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Denbora aleak / Karlos Linazasoro / Pamiela, 2005

Izatea eta amodioa Javier Rojo / El Correo, 2005-12-28

Karlos Linazasorok poesiaren arloan eskaini duen azken literatur emaitzak “Denbora aleak” du izenburu. Liburu txikia da, ia ez baita berrogeita hamar orrialdetatik pasatzen, baina hau ez da eragozpena bertan idazlea kezkatzen duten gai gehienak agertzeko. Lehenengo eta behin, esan daiteke idazleak izatearen arazoari aurre egin nahi diola, existentzia hutsa nahikoa ez balitz bezala, existentzia hau osoago eta beteago egingo lukeenaren bila baitabil. Existentzia perfektuago hori naturalezan eta maitasunean aurkitzen du. Izan ere, liburu honetan agertzen diren poema asko eta asko, gehienak ez esateagatik, poesian ohizkoak diren gai hauen inguruan harilkatzen dira. Norberaren izatea kamutsa da, non ez den maitalearen presentzia hurbil sentitzen. Eta halako sentimen duen armonian, naturalezaren agerpenarekin ere egiten dugu topo. Bestaldetik, denboraren presentziak ere garrantzi handia du poesia honetan eta, denboraren presentziarekin batera, heriotza. Idazleak aforismoari dion zaletasuna ezagututa nahiko normala denez, paradoxa du lagun, eta aspaldiko hitz joko barrokoak berriturik ikusten ditugu poema hauetan. Gauzak honela, liburuak “déjà vu” bezala defini litekeen sentsazioa utz dezake batzuetan.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak