« Asmatu beharko zuketen | Oro ez da errana »
Mutuaren hitzak / Hasier Etxeberria / Susa, 2005
Hilketa aitzakia Javier Rojo / El Correo, 2005-12-21
Hasier Etxeberriak Damian Arruti protagonista duen beste nobela baten adibidea eskaintzen digu “Mutuaren hitzak” izenburuko liburu honetan. Nobela beltzaren parametroetatik abiatzen da testua, baina irakurlea berehala ohartuko da ez dagoela ohizko nobela beltz baten aurrean. Nobela beltzetan bezala, hemen ere heriotza bat agertzen zaigu hasieran, hilketaren itxura duen heriotza. Baina idazleak beste bide batzuk hautatu ditu, zeren nobelaren erdira arte ez baita berriro hilketaren kontu hori aipatuko. Bitartean ikertzailearen arazoez hitz egingo zaigu, pasa berria duen gaixotasunaz, Baztan aldera egiten duen bidaiaren arrazoiez, arteaz eta literaturaz, digresio handi bat izango balitz bezala, idazleak hilketa ahaztu balu bezala. Izan ere, hilketarena aitzakia baizik ez baita nobela honetan, pertsonaia baten krisia kontatzeko erabiltzen den amarru txikia. Idazleak saio bereziak egiten ditu argumentua maila desberdinetan gauzatzeko, bitxi xamarra dirudien narratzaile baten eta protagonistaren beraren hitzak tartekatuz. Bestaldetik, errealitatearen logika bermatzen duten euskarriak zein ahulak diren ere nabarmentzen da nobela interesgarri honetan. Hilketa? Jakina, amaieran dena argitzen da, baina hori gutxienekoa da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera