kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Poema argitaragabeak / Bitoriano Gandiaga / Arantzazu / Elkar / Labayru, 2005

Argitara emanak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-12-30

Gandiagak, beste idazle askok bezala, idazle izena merezi duen edozeinek bezala, argitaratu zuena baino gehiago idatzi zuen. Normala da poetei dagokienez, behinik behin. Poetak idatzi egiten du eta askotan ez daki zergatik idazten duen; baina badaki zer eta noiz argitaratu. Badira salbuespenak, dena dela, noiz eta zer argitaratu ez dakitenak, baina tira. Poeta hiltzen da eta orduan haren etxean, haren idazteko txokoan, haren tokirik maiteenean orri piloa aurkitzen dute eta hildako poetak, orokorrean, bizi den poetak baino ospe handiagoa duenez, hilik egonagatik soilik, haren poemak argitara ematen dituzte. Hori egin dute bederen Gandiagaren poemekin eta nire galdera da zergatik ez zituen berak bizirik zenean argitara eman. Litekeena da astirik ez izatea, litekeena da gogorik ez izatea, hainbeste gauza dira litezkeenekoak eta hain gutxi dakit gertatutakoari buruz.

Lau liburutan argitaratu dituzte Gandiagaren poema argitaragabe ohi hauek (bakoitza gai bati buruz da, bizimina, jainkomina, izadimina eta euskalmina dira gaiok), eta argitaratzeko parte hartu dute hiru argitaletxeek, Elkarrek, Labayruk eta Arantzazuk, eta liburuak kutxa batean saltzen dituzte, eta garestia ez den arren —niri ez zait garestia iruditzen lau liburuon salneurria— laurak erosi behar dira, laurak nahi ez badira ere, eta liburu bakoitza egiteko aditu bati dei egin diote (Sebastián García Trujillo, Iñaki Sarriugarte, Paulo Agirrebalztategi eta Patxi Ezkiaga dira adituok) eta egia esan oso txukun egin dute beren lana, baina oraindik ez dut ikusi zergatik laurak batera, zergatik ez banaka, edo zergatik ez Gandiagaren lan argitaratutakoekin batera, eta behingoz aprobetxatu abagunea Gandiagari buruzko lan eder, benazko eta sakona egiteko, gaztelerazko itzulpenarekin batera. Zor diogula uste dut.

Gandiagarena gure literaturaren patua delakoan nago. Idazleak (poetak izan ala ez) balore sinbolikoa hartzen du hil ondoren eta badira batzuk, oraindik okerragoa gertatzen zaiena, balore sinbolikoa bizirik hartua baitute. Eta hortik aurrerakoari ez dakit nola deitu, izan daiteke poesia, izan daiteke omenaldia; ez dakit zer izan daitekeen.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak