kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hauts bihurtu zineten / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2005

Utopiak Jon Kortazar / El País, 2005-12-26

Juan Kruz Igerabidek bere lehen nobela argitaratu du. Gehitu beharko genuke, ordea, orain esaten den bezala, esaldi bihurria eta zentzu handirik ez duena erabiliz, helduentzako lehen nobela, haur —eta gazte— literaturan trebatua baitzen, Helena eta arristiria argitaratu zuenean adibidez, eta nobela hori aipatzen dut beste honekin lotura oso estua duelako, eta bietan gertaera arras berdinak kontatzen direlako. Hauts bihurtu zineten helburu askori heltzen dion nobela dugu: iniziazio nobela, historia kontatu nahi duena, nobela hunkigarria.

Nobelaren gaiak Joantxo izeneko haurra gaztetu bitarteko bizitza kontatzen digu, beraz nobelaren gai nagusia pertsonaia honen begien bidez kontatua, Euskal Herriko bizitzan trantsizio garaian politikak euskal bailara batean izan zituen eragina eta ibilbidea. Iniziazio nobela dugu, batez ere, pertsonaia baten heldutasun prozesua nola lortzen den kontatzen duena, oso giro zailean.

Bere bizitzan adar nagusi bi izango ditu: batetik Adela maistra, bere on eginaren bidean jarriko duena, nahiz eta iragan zail bategatik, pertsonaia honek ez duen inoiz onik, bestetik Marro, gaizkilearen irudi nagusia, ekintza guztietako aurkari petoa: protagonistaren herren geratzearen errudun, harroa, borrokara eta edanari emana, droga saltzailea…

Polo bion artean heldu beharko du Joantxok, bere bizitza propio eraikirik. Giro nahasian, politikaz blaiturik, mila itzulika bizitzan zehar. Eta hor dugu beste pertsonaia berezia: Joxe Mari, auzokoa, bortizkeriaren aurrean bere esperientzia agertzen duena.

Esperientzia pertsonal bat, utopia komunistak galdu direnean. Horra hor, nire uste apalean, nobelaren gaia. Joantxoren nortasuna hazten delarik, bere hizkera mota ere aldatzen doa, eta neurri berean, munduari buruz agertzen duen konplexutasuna. Egileak ez die muzin egin aitorpen etiko eta moralari, behin eta berriro azpimarratu du gai hori, beti ere narratzailearen ahotan jarrita, dela kontatzen diren egoerak juzgatuz, dela aipamen klasiko aberatsen bidez.

Aitortu behar da garaiko hilketa eta ekintzen artean manikeismoa aldendurik agertzen dela kontalariaren kontzientzia, zalantza askorekin eta batez ere, garaiaren joera poliedrikoari erantzun anitza emanaz, idealizaziotik desidealizazio behera datorren bidean, nortasuna osatzen den bitartean. Pertsonaien eta egoeren artean mugitzen da nobelaren gaia eta erabilitako hizkera aipagarria da.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak