kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Etorkizuna / Iban Zaldua / Alberdania, 2005

Denboraren beste aldeak Jon Kortazar / El País, 2005-12-11

Iban Zaldua badabil pixkanaka-pixkanaka euskal literaturaren alorrean bere lanaren kalitateari dagokion tokia hartzen. Ohikoa ez dena egin du oraingoan: hiru liburu ia batera argitaratu. Nobela bat gazteleraz, euskal literaturaz saioa eta orrialdeotara ekarri nahi genukeen ipuin bilduma: Etorkizuna, hamabost ipuin ia politiko.

Ipuingintza harrigarrian kokatzen badu ere bere burua, oso ongi daki etiketa hori zorrotza izan dela euskal idazleentzat eta maiz esan dela literatura harrigarria egitea errealismoa ez jasotzeko bide izan dela. Horregatik agian, ipuin ia politikoak dira bereak, errealitatean ongi errotuak.

Hamabost ipuinetan lehengo liburuetan emandakoaren adibide berriak eta agian sakonagoak ematen ditu azalera. Denborari buruzko liburu bat da, denbora gai hartzen duena, idazleak hainbeste maite duen zientzia fikzioari egindako omenaldia, izenburuak gaia nahiko iradokitzen ez duen “Konponbidea etxebizitzaren arazorako” ipuinean edo ironia latz batekin lan egiten duen “Etorkizuna” deitutakoan. Denbora bada harrigarritasunerako zubia, tolesdurarekin jolasten denean. Bada pertsonaiaren nahia iragana aldatzeko, oroimenean aldatu, eta hara berriz itzuliz eta dena beste era batera izango zitekeela asmatuz, hala nola “Kontuak ez du erremediorik” edo aipaturiko “Konponbidea etxebizitzaren arazorako”. Denbora sinbolo gisa eta pertsonen asmo nagusi gisa, “Etorkizuna” kontaketan gertatzen den legez, edo esaldi soil gisa besterik ez: “Maiatzaren lehena”.

Batasuna, ordea, ez dator soilik gaien aldetik. Itzalak liburutik hona batasunaren hariak indartu egin ditu egileak, liburuan zehar eta auto-erreferentziaren bidez narrazio bat osatzen duen historia baten bidez. Badira beste batasun hari zabalagoak, eta isilago geratzen direnak: pertsonaien adina, adibidez, edo bere egoera: ia guztiak banatzeko zorian edo banatuak daude. Krisialdian, bere bizitzako aro berezian hartu ditu Zalduak eta haien zalantzak eta ibilbideak kontatzen ditu. Batasun hariak badira ere, noski aurkitu dezakegula desberdintasunik ipuinotan. Oro har Iban Zalduaren ipuingintzaren zenbait ezaugarri nagusi aurkituko ditugu. adin helduago batean murgildurik, oroimenarekin lanean, baleude bezala.

Oro har, baina, nire ustez, eskuaren mekanika askotan nabari dela esango nuke. Eta ideietan zorrotza da ipuin gogoangarriak diren bilduma hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak