kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hauts bihurtu zineten / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2005

Iraganaz sendatzeko Felipe Juaristi / Diario Vasco, 2005-12-09

Abertzale batentzat, eman dezagun gure herriko (edo gerriko) abertzale batentzat, aberria bat eta bakarra da. Abertzale ez den batentzat aberriak asko dira. Izan daiteke haurtzaroa, bere luze-zabalean, izan daiteke haurtzaroko garai bat, bere zehatzean; izan daiteke hizkuntza, orokorki hartuta, izan daiteke hitz bat, une gogoangarri batean entzundakoa; izan daiteke lur bat, non gure sentimenduak handitu egin ziren, mendi urak bezala eta gero baretuz joan ziren, baretuz eta aberastuz, noski. Abertzale ez den bati dena bihur baitakioke aberri edo maitasun, dena oroitgarri edo ahanzgarri, dena zauri eta huts.

Nonbait hutsen bat nabaritzen delako idazten da. Juan Kruzen hutsak denbora luzea betetzen du, eta denbora horren minak goxatzeko idatzi du eleberri hau. Denbora luzea hartzen du eleberriak, denok ez baititugu denbora guztiak erloju berarekin neurtzen. Oroimenaren erlojuak ahanzmenaren erlojuak ez bezala eta haren bestaldera neurtzen ditu gertaerak oro. Bihotza erloju bat da, eta arrazoimenak ez bezala neurtzen ditu gertaerak oro. Eta bihotzak arrazoi gehiago du, askotan, arrazoimenak baino.

Juan Kruz eleberriak Adelaren bizitza gehiena hartzen du denboran, baina bizitza horretan beste bizitza asko agertu eta desagertu ziren, beste bizitza asko garatu eta beheratu ziren, beste bizitza asko hasi eta amaitu ziren, Euskal herrian izan dugun garairik nahasien eta ilunenean. Baina ez dago doinu tragikorik eleberrian. Gertatu zena gertatu zen, bai; eta bere ondorioak ekarri zituen, batzuk ona eta besteak ez hain onak. Aurrena Franco hil zen eta gero beste asko ere hil ziren, Adela tartean, edo hil zituzten, eleberrian ez ezik, errealitatean. Gertatu zena gertatu zen eta idazleak ez dio inori errietarik egiten, inori ere ez dio kargurik hartzen, baina ongitxo daki nork zer eta noiz egin zuen egindakoa. Iragan-mina sendatzeko idatzi du Juan Kruzek eleberri goraipagarri hau. Barkatzea, iragan-mina sendatzeko modu bat dela jakinik.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak