kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bekatuak / Ana urkiza / Elkar, 2005

Bekatuak M. Egimendi / Aizu!, 2005-11

Ana Urkiza (Ondarroa, 1969) helduentzako bigarren ipuin bildumarekin datorkigu. Desira izoztuak plazaratu zuen 2000n, eta Bekatuak aurkezten du orain. Liburua 70 ipuinez osatuta dagoela esan arren, ez pentsa ipuinaren egitura klasikoaren aurrean gaudenik. Izan ere, ipuin hauetako batzuk oso lerro gutxikoak dira, eta badira lerro bakarrekoak ere. Horrek batzuetan irakurlea bere buruari “eta zer?” galdetzera eramaten du, ipuin horiek kontakizun luzeagoak, edo osatuagoak, egiteko ideiak besterik ez balira bezala. Horrekin irakurlea hausnarketara bultzatu nahi du idazleak, estilo zuzen eta erraza erabilita.

Bestalde, 70 ipuinok ez dira guztiz independenteak. Gaika banatuta daude (gonbita eta harrokeria, mendekua eta utzikeria, desleialtasuna, esplotazioa, tentazioa…) eta batzuetan ipuin batek bi zati ditu, bakoitza gai ezberdin baten barruan. Bada beste kontakizun bat, Itziar, Joseba eta Almuhud protagonistatzat dituena, berauek osatutako hirukotearen barruko harremana momentu ezberdinetan erakusten duena, baina zatiak aurkibidean islatu gabe. Beraz, ez da bizpahiru ipuin irakurri eta hilabete barru jarraitzeko utz daitekeen liburua, ipuin batzuen haria galdu nahi ez bada behintzat.

Bekatua dena eta ez denaren arteko marra mugitu egin dela adieraztea ei da liburu honen helburuetako bat. Egia esan, hemen agertzen diren egoera guztiak bekatuzkoak badira, erruki!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak