kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Neguko zirkua / Harkaitz Cano / Susa, 2005

Gauzak erakutsi Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-10-14

Liburu honetan bilduta dauden hemeretzi ipuinetatik gehienak (bada bat edo beste betegarriak direnak) maila onekoak dira. Ipuin guztiek dutena, eta hasieratik harrapatu eta irakurtzera bultzatzen dutena, zerbait kontatzeko gogoa da, zerbait esateko grina. Eta grina hori aske dabil hitzen artean, hitzak bezatzen ditu, hitzak suzko uztaitik pasaratzen ditu, zigorraz mehatxaturik aulki baten gainera eramaten ditu eta, azkenik, bakoitza bere urrezko kaiolara sarrarazi baino lehen, une batez, eskuz laztantzen ditu. Hitzen funtzioa da, hitzen zirkua, hitzen gorazarrea. Ipuin guztiek dutena, hitzen erakustaldiaz gainera, gustatzeko gogoa da, txalotuak izateko irrika.

Ipuina kontatzea begirada bat eskaintzea da, begirada berezia eta ulertzen gaitza, batzuetan; begirada xamurra eta ulertzen erraza, besteetan. Idazle adina begirada dago munduan, eta begirada adina ipuin. Liburu honetako ipuin guztiei itsatsirik ez dago begirada bera. Batzuetan begia gauza xelebreetan, ez ohikoetan, paratzen da. Eguneroko bizitzan ez dagoena bilatzen du eguneroko bizitzatik kanpoko kontuetan: Zimino hiltzailea, Houdiniren anaia bizkia, Carver Bilbon, Jon Miranderen sofa berdea Pariseko Zubi Berrian (omenaldi edo omenaldi eskaintza gisa hartu behar diren testuak), hil ondorengo hautaketa musikala. Fantasiaren erresuma. Ez fantasia orojalea, fantasia sordinaduna, epeldua, xumea, gehiegikeriarik gabea. “Batere valsik gabe amaituko da narrazio hau ere”, “Aulkien Historiako une estelarrak”, begirada horren emaitza oso onak dira.

Horietaz gainera, badira ipuin batzuk, eguneroko bizitzari lotuak: “Eskularruak mara-mara”, “Argentinar lotsatia”, “Ez da ezer gertatzen”. Niri gehien gustatu zaizkidanak dira. Misteriotsu eta ezkutukoa den zerbait esaten digute, itxuraren etxeak zerbait daukala gordea, hitzez adieraz ezin daitekeen zerbait, alegia hitzen atzean mundu bat dagoela, handia eta zoragarria. Lanbroen atzean txorien basoa, mendiaren atzean itsaso urdin eta argitsua bezala. Izan ere, ipuin batek ez ditu gauzak esan behar, ezta izendatu ere, erakutsi baizik. Harkaitz Canok egiten duena.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak