kritiken hemeroteka

6.908 kritika

Azken kritikak

« | »

Auzoak / Urtzi Urrutikoetxea / Susa, 2005

Bilboko erlauntza Igor Estankona / Deia, 2005-07-12

Portugaleteko itsasadarra Bilboko itsasadarra da honez gero. Auzuneen mugak lausotu egin dira eta euren buruaren kopien kontran hasi eta bukatzen dira. Inguruko herriek, ostera, gero eta auzune antz handiagoa dute; eurak ere diluitu egingo dira denborarekin. Nortasun propioa zeukan eremu oro “Bilbotartzen” ari da, kontzeptua zabaldu egin da, luzatu Santurtziko porturaino. Kokoak zuloa utzi du eta itsaso-gose da.

Urtzi Urrutikoetxearen Auzoak ezin zitekeen garai hobean etorri, berretsi eta berregin biak batera egin behar diren garai nahasiotan. Erraz ahaztuko ez dugun argazki sorta eder bat utzi digu ipuin liburu honetan. Auzunea —lekua— eta auzoa —biztanlea— kontzeptuen artean sortzen den nahaste sotila profitatuz beharbada, geografia fisikoaren eta sozialaren ertzetan ibili da Santutxuko idazlea, gustura, goitik behera menperatzen duen giza-eremuaren gainean fikzio lehorra eginez, fikzio erreala.

Auzoak, ordea, ez da errealismo existentziala. Ez da ari gure kondizioaz, ez bizimoduaz, ez portaeraren kausetaz. Bilborenganako errespetu larregizko batek asmo hori mantsotu duela esango nuke. Kontakizuna gutxitan galtzen da hausnarketan, inoiz faltan ere botatzen da metafisika apur bat, begi-bistakoaren gainetik legokeen kritika apur bat, eskatzen hasita.

Protagonista bako liburua da honakoa. Hezur haragizkoa den Bilbo dakusagu erdi-erdian, hots, handik pasatutako bakoitzaren hezurrak eta haragiak mamitzen diren lekua. Inmigranteek, burgesek edo industriako beharginek egiten duten Bilbo, bertan bizi barik ere bizi daitekeena, eta bertan bizita ere batzuk guztiz bizi ez dutena. Akzioaren puntu jakin batean hartu eta uzten ditu Urrutikoetxeak. Pausurik pausu bizitza kontatzen da hemen, gupida erabili barik, edo tragedian birkreatu barik, galdetu barik erleak zoriontsuak diren guztiz, edo apur bat, edo bat ere ez.

Horixe, funtsean: euretaz eta hiriaz zer edo zer gehiago jakiteko gogoz gelditzen da bat, sakontasun egarriz. Gezurra zein egia izan, tesi baten esperoan. Etorkizuna gaur hasten dela eta formarik ez daukala aditzera ematen duten ipuinak —”Basurtuko erietxean”en gisakoak—, horiek dira irakurlea asebete dezaketenak.

Azken kritikak

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Peru Iparragirre

Kaliforniatik bihotzez
Joseba Gabilondo

Aritz Galarraga

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Ibon Egaña

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Javier Rojo

Begoñaren itzalpean
Jose Inazio Basterretxea

Mikel Asurmendi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Aiora Sampedro

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Joannes Jauregi

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Estibalitz Ezkerra

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Javier Rojo

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Peru Iparragirre

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Amaia Alvarez Uria

Itzulera
Martin Bidaur

Hasier Rekondo

Ametsondoa
Peru Magdalena

Javier Rojo

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Artxiboa

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Hedabideak