kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Neguko zirkua / Harkaitz Cano / Susa, 2005

Mahai ertzeko gonbidatuak Igor Estankona / Deia, 2005-10-11

“Orbita berean” kokatutako hemeretzi ipuin batzen dituen liburua da, Canok berak esanda, Neguko zirkua. Harkaitz Canorena, baina, eguzki sistema oso bat da, bere izar, planeta, satelite eta kometak biraka dituena, nebulosa fin baten bestaldean.

Dena berriz planteatzeko gonbitea bezalakoa da —apustu baten antzekoa azken finean— donostiar idazle oparoaren lan bat esku artean hartzea. “Ia oraingoan zer dakarren” galdetzen dio batek bere buruari. Eta lan guztiek, euren desberdintasunean, zeozer berdina dakarte, halako artegatasun triste bat, insomnio errenditu bat, eta giza nortasunaren eitea bilatzeko obsesioaren manupean egindako narratiba guztiz osterantzeko bat, Euskal Herrian bakarra, esatera nindoan.

Eskularru pare batek, gizon baten traza minimoak, karruselak, paisaia desolatu batek… edozein gauzak eskaintzen dio Canori haritïk tiraka hasi eta mora ez doan ipuin magiko bat idazteko lehen puntua. Bertsokera honek, horratik, ez dauka azken punturik ideia nagusia laburbiltzen duenik. Eskuetatik ihes egiten du Neguko zirkuak ere, hasierako geltokian uzten dizun tren baten antzera. Ibilbide zirkularrean ametsak ikusten dira, heriotza zatiak, gauzek azalpenik behar ez balute bezala. Eta ez da derrigorra, beharbada, azalpena. Canok urteak daramatza egia sinple hori frogatzen.

Horregatik da, atsegin ez duenarentzat, hain korapilatsua. Eta horregatik disfrutatzen dugu hainbeste bere inkondizonalek. Masokismo kontua dela pentsatzen hasia naiz.

Intimismoan lasaitasuna bilatzen duten hemeretzi ipuin definigaitz. Handik hortik hemendik bildutako txatalez osatutako hemeretzi ipuin definigaitz, bata bestearen ostean. Liburua oraindik bukatu barik balego bezala uzten zaitu neguko zirku zoro honek. Belarraren ahoa (Alberdania, 2004) ausartaren ostean, askatasun narratiboari denbora gutxian egindako bigarren omenaldia da Neguko zirkua. Bejondeiola.

Canoren zirkuan alegiak eta irrikak agintzen dute, eta errealismoa —orain arte “errealismo” deitzen zen hori— gonbidatu bat baino ez da, irakurlea bezalatsu, mahaiaren ertzean eserita, beste mahaikde interesgarriagoen kontuak liluraz entzuten.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak