kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Auzoak / Urtzi Urrutikoetxea / EEF-Susa, 2005

Auzoak Iñigo Astiz / EremuLauak.com, 2005-08-29

Hiru poesia liburu argitaratu ostean, bere lehen eleberriarekin datorkigu Urtzi Urrutikoetxea bilbotarra; 25 kontakizun labur Bilbo hiria ardatz hartuta. Kontakizunak eguzkia ekialdetik ateratzen saiatzen denean (Bilbon gauza zaila baita eguzki distiratsua zeru urdin baten erdian ikustea) hasten dira eta eguna aurrera joan ahala hiri gris honen bizipenak azaltzen dizkigu idazleak.

Baina liburu honetan ez dugu gida turistikoetan agertzen den Bilbo hura ezagutuko. Kontakizunak ez dira Guggenheim, Euskalduna Jauregia, Corte Ingles edota Moyua bezalako lekuetan kokatzen. Otxarkoaga, Bolueta, Santutxu, Irala edo Zorrotzako kaleak eta hormak dira aurkezten zaizkigun paisaiak. Paisaiak eta protagonistak era berean. Ez dugu BBVAko bulegoetan lan egiten dutenen bizitzaren inguruan irakurriko, ezta Gran Viako dendetan senarraren soldata xahutzen duten emakumeena. Liburu honetan, goizeko 6etan kafetegia irekitzen duen emakumearen bizitza ezagutuko dugu, edota fabrikara burua makurturik eta bizitzaz nekatuta sartzen den langilearena. Gorbatadun exekutiboak ez dira agertzen; bai ordea ikasleak, ijitoak, autobus gidariak…

Zerua grisetik beltzera pasatzean eta argi artifizialak hiriaz jabetzean iristen gara amaierara. Hala ere, goizeko ordu txikietan girotutako istorioak eskaintzen dizkigu idazleak, hiri honek ez baitu lorik egiten. Protagonistak nortzuk eta prostitutak, tabernariak, poliziak, taxistak, terrorismo poetikoa praktikatzen duten gazteak eta, oraingoan bai, enpresa gizon garrantzitsuak dauzkagu. Modu xehe batean idatzita dagoen liburua dugu hau, irakurterraza eta hasieratik bukaeraraino harrapatuko zaituena.

Idazleak Bilbo extraofizialaren erretratu ezin hobea egiten digu. Era berean, liburua aldarrikapen bat da: ahantzirik utzi nahi duten Bilbo horren bizi oihua, zabor eta ke artean ahantzirik utzi nahi duten Bilbo, turistentzako eraiki nahi duten hiru dimentsiotako postaletik kanpo geratzen den Bilbo. Leku askotan gertatzen ari dena gertatzen da Bilbon, leku bakoitzean bere berezitasunekin noski. Ortuondok eman zion hasiera Bilboren erreforma zoro honi. Metalgintzak ez zituen jada jeltzaleen poltsikoak betetzen eta turismoa etorkizuna izan litzatekeela ikusi zuten. Baina Bilbo gris eta industriala ez zen inolaz ere erakargarria eta orduan eman zioten hasiera oraindik bukatu ez den itxura aldaketari. Atzean utzi behar ziren Otxarkoagako ijitoak, San Francisco eta Baileneko prostituta eta yonkiak, Euskaldunako gatazka… Eta hor hasi ziren hiria apaintzen, hiri berri bat eraikitzen, bilbotarrei bizkarra emanez.

Garraio moderno eta museo futuristez ulertzen ez duen Bilbo honetatik paseatzea gomendatzen dizuet.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak