kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Griot / Jon Arretxe / Elkar, 2004

Griot Maider Sukunza / Luma berrien eleak, 2005-05

Griot: Artisten kasta. Kantari, dantzari, musikari, hizlari eta antzeko zeregina izaten duten partaideak. Hau da Jon Arretxeren azken liburuari izenburua ematen dion hitza. Afrika beltzera, Burkina Fasora hain zuzen, egin du Jon Arretxek azkeneko bidaia, honen berri ematen digu Cristina Femandezen irudiez lagundutako bidaia-kronika liburu honetan.

Irakurtzen hasi eta utzi ezin duzun liburu horietakoa da, herriz herri eta lagun ezberdinen bizimodua, izatea, sentimenduan abiapuntutzat hartuta irekitzen du Arretxek gure begietara Burkina Faso. Herrialde baten bizimoduaren kronika, ezer gutxi izan arren irribarrea aurpegitik kentzen ez duten hainbat lagun ezagutzeko aukera ematen digu. Herrialde ez garatu eta garatuen arteko zubia islatzen da liburuan, afrikatutako europar baten bidez besteak beste. Haien bizi-poza, lasaitasuna, aberastasuna helarazten digute Burkina Fasoko lagunek, liburua irakurtzen dugun bitartean behintzat, gure izatea xamurragoa bihurtuz.

Ez dugu liburuan bidaiaren xehetasun handirik aurkituko, xehetasunak bere bidera ateratzen diren pertsonengan aurkituko ditugu, Aisha, Cisse, Sadou, Yasia, Axel, Tugandarrak…, hauek dira Afrika beltzaren ikuspegi gizatiar hori erakusteaz arduratuko direnak.

Burkina Faso ezagutzeko modu ezberdin eta atsegina, azken finean.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak