kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin / Martin Etxeberria / Elkar, 2005

Poema bilduma Javier Rojo / El Correo, 2005-08-10

Martin Etxeberriak poema liburu berri bat argitaratu du. “Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin” du izenburua, eta izenburu horrek berak hango poesiaren nondik-norakoaren berri eman dezake, izenburu horretan iradokitzen diren osagaiak poesia eraikitzeko ere askotan erabiltzen baititu idazleak. Izan ere, ohikotasunetik hartutako osagaien artean nolabaiteko erlazio surrealista planteatzea da idazlearen prozedura ikusgarriena. Baina liburua, nire ustez, poema bilduma desorekatua da. Esan nahi dut: horrelako poemen ondoan, idazleak aitormen hutsak diruditen testuak aurkezten ditu. Poema hauek prosatik bereizten dituen ezaugarri bakarra poesiaren lerrokatzea da, horrek ematen baitie poema itxura. Beste batzuk, gutxi, narrazio xumeak dira. Badirudi bere ahotsa zein izango den bilatzen ari den idazle baten liburuaren aurrean gaudela. Idazlea saio desberdinak egin beharrean aurkitzen da, antza, bere bidea bilatzeko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak