kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Loiolarik ez balitz / Iñigo Aranbari, Jose Luis Otamendi / Uztarria, 2005

Loiola Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-08-05

Aspaldi ere, XVII. mendean, Loiolako leinua ahaltsua zen oso. Historiagileek diotenez haien mendeko lurrak Beduaraino iristen ziren eta lurraz gainera burdinola, errota, eliza eta baseliza askoren jabeak ere baziren. Ez alferrik zen Oñaz-Loiola etxea indar handiko eta are ekimen handiagokoa, bazterretan. Loiolaren eragina, ordea, gaur arte iraun du, eta nago oraindik ere badirauela Azkoitia-Azpeitietan ez ezik, baita haranean ere.

Iñigo Aranbarrik eta Jose Luis Otamendik liburuan kontatzen digutena (kontaera baita azken finean, gertaeren lekukotza literario eta taxuzkoa), euskarak bi herriotan izan duen itzala nolakoa izan den eta nork emanda. Ez baitago eguzkirik gabeko itzalik, ezta itzal gabeko gizakirik ere, antza denez. Eta euskararen alorrean, esango nuke, gutxi dira Euskal Herrietan bi horiek bezain oparoak. Egileek hori baieztatzen dute, frogak eta dokumentuak ekarriz bermean. Lehen gutunetatik hasi eta Arestik Insaustiko jauregian esandako hitzekin amaituz, bada euskaraz zer kontatua eta zer kantatua. Egia ere bada, Loiolako santutegia eraikiz geroztik, jesuiten ordenak (beti izan baitira jesuitak bai Azkoitian bai Azpeitian) beste maila bat lortu zuela. Agerian, ordea, ez zen ezkutuan zen adina. Baina Loiolako etxea hor dago, ibai bazterrean; hortxe dago Inazio santua sortutako etxea, behin deabruak arrakalatu zuena (hala esaten ziguten). Hor dago Inazioaren arnasa eta auspoa.

Uste dut irakurtzea merezi duen liburua dela, ez azkoitiarkeria edo azpeitiarkeriagatik, euskararengatik baizik. Testuak ugariak baitira eta interesanteak oso. Hautaketan ikusten da ez dela egileen lana txantxetakoa, haien erudizioa ez dela debaldekoa.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak