kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Lur bat haratago / Joan Mari Irigoien / Elkarlanean, 2000

Lur bat haratago José Luis Padrón / Zabalik, 2000-12-16

Juan Mari Irigoieren nobela ugarien artean, esaterako Poliedroaren hostoak (1983) edota Babilonia (1989) -nire gogokoenak- irakurri, eta egunotan, azken horren Euskadi Irratirako Harkaitz Canoren moldaketa bikaina jarraitzeko parada dutenentzat, literatur aurkikuntza eta sendotasuna izarretan ordainduko balituzkete, abuztu gau zeru atertua lirateke Altzako idazlearen nobela eskuetan.

Mami handiko liburuak aurkeztu dira aurtengo Durangoko Azokan, aipatu Saizarbitoriarena esate baterako, eta, ondorioz, Lur bat haratago ere. Hainbat hitz neurtuetan, mugatuetan, haien berri adierazi beharra abiapuntutzat harturik, egigun kontu ez dela inoren mesederako izaten. Nire ustean oso kontuan hartzekoak diren liburu ugari, aurkezpen nahaste-borraste horretan barna, ez du nik sentitu behar bezalako trataera hartzen. Kontxo, ezin direla ez bide berdinean, bai urguilu berberaz, ezta pareko aterabidean ere abiatu Amunarrizen txisteak eta Juan Mari Irigoieren nobela. Durangoko azokak emaitza onak baditu, baina ondorio maltzurrenetariko bat hori bera dela uste dut: Beltz guztiak ez dira ikatzak. Guztiontzat ere kalte.

Eta, horrela, kontuan izanik batetik bi sagu miope baino ez garela nobela hauek irakurtzen ditugunak, eta bestetik euskal kulturak bereak egiten dituela muga horiek, haien konponbiderako proposatu beharko dira zubi asmo berriak. Juan Mari Irigoieren Lur bat haratago nobela modukoak, komunikabideek, figurazio hutsa baino, hura euskal nobelarik luzeena dela nabarmentzea baino, zilegitasunez zabal ditzaten.

Ederki ohartuko zineten bezala, Juan Mari Irigoieren nobela honetako prosaren ederrak, dotoreziak, maisu joskerak eta eleberri historiko formulapean (XVII. mendean) aurkeztu gertakarien indarrak, enigmak, solas luzeak, ikasgaiak, irudimenak, irakur erreztasunak… goren-gonereko literatur oihartzun bihurtzen dutela erran nahi dudala. Azal azaletik aztertuz Axularren omenaldi modukoa dela behin eta berriz segi eta segi azpimarratzea, egindako lana gutxiestea dela deritzot. Irigoierengan ahots berri baten antza du gehiago, modernitatearen liluran ongi zaindutako tradiziozko estiloa, zalantzarik behar ez duena.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak