« Zientzia fikzioa | Moral bikoitza »
Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin / Martin Etxeberria / Elkar, 2005
Mirariak izen batekin Igor Estankona / Deia, 2005-06-21
Magnolia arbol baten lora zurixkak arrastiko argitan, adatsaren erorkera sorbaldak laztanduz, begiak, detaileak, ñabardurak… zaila da Martin Etxeberriaren “Bizizkleta bat egingo dut zure izenarekin” poema liburuaren inguruan zeozer bereizgarria ateratzea garbian. Esatea, kasurako, maitasun liburu bat dela, edo malenkonia dariola triste egon arren jolasten jarraitzen duen umearen aurpegikuneari bezala. Eta arriskatu behar bagenu, gorri edo azul esan, esango genuke, batez ere, maitasunaren fusio bat dagoela guztiarekin, poema askotan harrapatu dugula idazlea maitaleari begira-begira, bere sorrera eta bere ondorengoena miretsiko balitu bezala, biak batera, sabel eme bat barruntatzean alkandora nasai baten atzean. Horixe esango genuke ez balu belarrira hain gogor emango.
Nerudaren “dena betetzen duzu zuk, dena betetzen duzu” mozkortu hura zorameneraino biderkatzen da Etxeberriaren liburuan. Ez du hain tonu altua hartzen, baina dena bustitzen du: “Ez al dituzu bere hatzak sentitzen/ alkandora mugitzen dizun brisaran?”.
Etxeberriak munduan jartzen dituen esperantzak musu batekin hasten dira, beraz. Baina, jakina da, musu horretan gordetzen dira posesioa eta eskuraezina den zerbait, ihesa eta etxea. Apurka-apurka inkomunikazioaren gaiak ere
bere lekuxoa erreibindikatzen du, poemak bere baitan biltzen dira, poeta bidaian doa eta munduak dardar egiten du momentu batez. Beldurra agertzen da orduan eta sano arraroa bihurtzen da dena, “buruz behera jarritako plater bat”. Nahasmen honen erdian errebelatu egiten da zertxobait zarauztarra. Ausardia apur bat bilduz oihukatzen du bebar bada dena ez dela bain desolatuki ederra, badagoela oinazea ere, eta gaixotasuna, eta irudi ezin originalagoa darabil horretarako, tabako-orriaren imagina: “Samina/ eta hitza/ eta kea/ eta oroimena/ lagun dituela. / Hire etsaiak”.
Poema-bildumaren zartada ez da haundi horietakoa, ezpada apurka-apurka iragazten dena. Barruraino sartzen dira bere deskribapenak (haizea, gaua, etxeko eszena hunkigarri bezain single bat) baina labur antzean geratzen zaizkio gogoeta filosoffkoak, apur bat gehiago ez arriskatzearren. Denak datoz, ordea, liburu bakarrean. Eta nahasteak koadro eder bat osatzen du.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez