kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Capa / Edorta Jimenez / Elkar, 2005

Argazkia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-06-24

Bada argazki bat, orduko mundua aldatu ez bazuen ere, Errepublikaren aldeko borondate eta jarrera asko bereganatu zituena. Miliziano bat da, fusila eskuinetik erori berri, bera ere lurrera bidean. Une hori, argazkilariarentzat, une erabakigarria eta mirakulutsua da; dena ala ezer ez. Argazkia Cerro Murianon atera zuen Robert Capa izena zuen argazkilari batek. Susan Sontagen, dena dela, gezurtatu egin du argazki horren naturaltasuna. Muntaia izan zela frogatu du, edo horretan saiatu da, Regarding the Pain of Others liburuan. Ez zen lehendabiziko aldia hori egiten zenik; ezta azkena ere. Argazkiaren zabalkundeak, alegia propagandak, laguntza ekarri zion Errepublikari. Badira beste argazki batzuk, Edorta Jimenezen liburuan ageri direnak. Bi aipatuko ditut. Bata, Bilboko Arenalean ateratakoa; ama-alabak zerura begira daude, baina ikusten da, beren oinen egoeragatik, korrika doazela, edo korrika egiteko asmoa dutela. Bigarrena, Brigada Internazionaletako kide bat, ukabila bekokian (horrek adierazten du POUMekoak zirela) negar egiteko zorian. Robert Capa, gerra eta argazkia, hirurak bat dira. Berak asmatu zuen gerrako argazkilaritza, eta pairatu ere bai, 1954ean hil baitzen, Indotxinan, mina bat zapalduta. Kontu horiek guztiak oso ongi adierazita daude liburuan. Dena dela, Gerda Tarok aipamen gehiago merezi zuelakoan nago. Berak jarri zion Endre Ernö Friedmanni, Fran Capa izena, eta nolabaiteko historia ere asmatu; Frank Capa berrituak argazki bakoitzaren truke, besteek halako bi edo hiru kobra zezan. Fran Capak hil baino lehen aitortu zuenez, Gerda Taro emazte egin zuen, eta Gerda Taro, Espainiako gerran hil zen, errepublikanoen tanke batek azpian hartu ondoren. Garaiko aldizkariek garrantzi handia eman zioten albiste horri, emakumea oso ezaguna zelako argazki munduan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak