kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin / Martin Etxeberria / Elkar, 2005

Hitzen lotsa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-06-10

Izenburua gustatu zait ikaragarri: bizikleta bat irudikatzen dut, birilbilka, biribilean izenaren bila eta, azkenik, izen bihurtuz. Izenetik hasiko balitz gure izaera, ez litzateke izengabea izango gure izatea. Baina izenak bere mugak ditu, bere ezkerra eta bere eskuina, eta bizikletaz oraintxe hasi dira kalera irteten, hiri honetan bederen, bizikleta zaleek hartua baitute, eta hor dabiltza txokotik txokora, txorotik txorora, txorroskilotik txorroskilora, kilotik kilora, loratik lorara. Uda bada edo badator, ez dakit.

Eta Martin Etxeberriaren poemak irakurri ditut eta iruditzen zait, gaztea izanik, ez lukeela gazte kontuez idatzi behar, horretarako baitago heldutasuna, edo zahartzaroa, edo haraindikoa datorrenean, eta etorriko da. Baina irudipena duela iruditzen zait, eta hobeto jokatzen duela poeta izatera motzean luzean, baino. Esaterako: “Kazkabarra jaten / ari dira putzuak: / hodeien bihotza / mila zatitan hautsi da”. Ez dago gaizki, oso quevedotiarra, baina oso argia, bere ilunean. Oso azkarra da idazlea, eta irudimen handikoak: “Idazle handiak horrela zioen arren / beldurrak ez gaitu hobeak egin. / Urdinagoak eta ilunagoak beharbada / baina hobeak ez”. Irakurri beste hau: “Hodeiak, errespetuz, / isildu egin dira. / Heriotza / gutaz pentsatzen ari da”.

Maitasunetik maitasunera idatzita dago; eta iruditzen zait polita dela maitasuna, eta polita dela maitasunaz idaztea, egunena bi edo hiru aldiz gutxienez. Egia da gai asko dagoela bai literaturan bai bizitzan, baina maitasuna bezalakorik ez. Edo eulien gaia bezalakorik ez, Monterrosok esaten zuen bezala, burla haizez bezala. Euliak ugari ageri baitira poemen arteko zuriunean; burrunbadan, noski, eta beltz-beltzak. Oso egunerokoa baita poemen ibilbidea, egunen martxari xume-xume lotuta; poemak lotsa balute bezala; lotsagarriak ez badira ere. Egunero, ordea, gauza asko gertatzen da; uste dugun baino gehixeago. Jakin behar ikusten, egunaren hondarrean zer geratu den. Lege ona da poesiarako.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak