« Txikiaren gorazarrez | Hitzen lotsa »
Mende berrirako ipuinak / Askoren artean / Erein, 2005
Euskal ipuingintza Javier Rojo / El Correo, 2005-06-08
“Mende berrirako ipuinak” izenburuarekin argitaratu da Mari Jose Olaziregik prestatu duen narrazio laburren antologia hau. Bertan agertzen dira iaz ingelesez “An Anthology of Basque Short Stories” izenburuko antologian argitaratutako ipuinen jatorrizko bertsioak. Hamazortzi narrazio eta Olaziregik prestatutako hitzaurrea biltzen dira liburu honetan. Gure literaturaren izen ezagunenetako batzuk agertzen zaizkigu hemen, eta hain ezagunak izan gabe narrazio laburren alorrean lan interesgarriak sortu dituztenak. Atxaga, Cano, Lertxundi, Lizarralde, Sarrionaindia, Zaldua… honelako izenak irakur daitezke. Antologia den aldetik aukera egitea izaten da arazorik larriena. Azken urte hauetako ipuingintza modernoaren ikuspegi oso zabala eskaintzen duela onartuta, izen batzuen falta nabaritu dut (Koldo Biguri edo Felipe Juaristi, adibidez). Eta, bestaldetik, ikuspegi zabala eskaini nahi horrek justifika lezake beste batzuen presentzia. Ipuinen urte mugak direla eta, salbuespen batekin azken hamabost urteetako narrazioak biltzen dira. Sarrionaindiaren “Narrazioak” liburutik hartutako ipuinaren presentziak desorekatzen du pixka bat puntu hau. Dena dela, ezin da ahaztu “Narrazioak” testu fundazionaltzat hartu ohi dugula gure ipuingintza modernoan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera