kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hiltzaile ilegorria / Karlos del Olmo / Kutxa Fundazioa, 2005

Historiaren mamuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-06-03

Eleberri honek iazkoan Irun Hiriko Kutxa Literatur Saria irabazi zuen, eleberriaren sailean. Eleberria dela erraz antzeman daiteke, liburua irakurrita; izan ere, aberatsa baita gaiez, baita estiloz ere.

Euskal itzultzaile batek Erdi Aroko testu bitxi bat euskaratzeko agindua jaso du; jakina, horretarako daude itzultzaileak; areago, itzultzaile hori euskalduna baldin bada, eta, itzulgaia, Jesusen Lagundiak (Inazio, Inazio) testua beretzat hartzen ez duen eskuizkribua bada, non justifikatzen den erregearen hilketa, erlijioaren argudioak erabiliz. Baina agindu hori oso da misteriotsua, eta hortik etorriko da eleberrian zehar gertatuko diren katramilak eta gertaera harrigarriak, edo beldurrezkoak. Hori da abiapuntua. Gero mehatxuak, Interneten bidez, gaur egun anonimoa izateko modu bakarra, edo ia. Eta hor nahasten dira kontuak, Henrike Albretekoa azaltzen baita, geroxeago, Parisek meza bat ongi merezi zuela esan zuena. Gora-nahi guztien eta botere-gose guztien santu eta patroi bihurtu zen, gainera; eta ez dira gutxi. Gaur egun egingo bagenu, antzina bezala, erromeria, bideak beteko lirateke, eta ez litzateke tokirik egongo ez dantzatzeko eta ez kantatzeko. Dena izango baitzen, jendetzaren balaku eta igurtzi goxo, hitzez edo hatzez.

Jenero fantastikoan kokatu behar dugu eleberria. Egia ere bada, bazuela Karlos del Olmok lehendik lana eginda, Henrike IV.ari buruzko liburua idatzi zuenean: hugonotea, edo higonota bera, Zuberoan dioten bezala, haiek pairatu zituztelako errege horren balentriak eta ausardiak; eta oraindik bizi-bizi dituztelako historiaren mamuak. Modan dagoen jeneroa dugu, gainera: erdaraz, esan nahi nuen. Eta modak agintzen du salmenta, eta liburu batzuk asko saltzen dira, eta beste batzuk batere ez. Baina idazleak nahi duena idatzi behar du, kezkatzeke bere publikoaz, kezkatzeke bere geroaz. Liburu finak eta ongi idatzitakoak ekarriz auzora. “Hiltzaile Ilegorria”, izan ere, oso ongi idatzita baitago.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak