kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mendaroko Txokolatea / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2005

Intriga beltza eta berdearen artean Mikel Asurmendi / Irunero, 2005-06

Ez ohikoa, agian, idazle hau “ohiko ikasketak” burutu ostean, hala kazetaritzakoak nola soziologiakoak, industriagintzan ari delako. Ohiko edo lan arruntean aritu ere. Horrek ematen omen dio —ausaz eta menturaz— sosegua edo behar duen oreka idatzi ahal izateko.

Lanaren ukitu beltza antzeman zaio Iñakiri eskuetan

—berarekin iharduteko parada izan dudalako dakit— bai fisikoki bai fikzioan. Izan ere, “Mendarako txokolatea” nobela, beltza baitugu, beltza eta berdea halaber. Berdea, uler dezagun, Euskal Herriaren berde kolorekoa.

Beltza da, eleberria thillerra baita. Intriga sorrarazten duen nobela dugu inondik ere “Mendaroko Txokolatea”. Ondo eraikitako pertsonaiek badute nortasun nahikoa irakurle harrapatzeko. Berauek ez dira, haatik, usaiako nobelaren kutsuko pertsonaiak. Iñakik nortasun propio duten bi pertsonaia ederto deskribatu digu: Aitor eta Mateorenak. Aitor protagonista nagusia izaki eta Mateo albokoa delarik. Badira, alabaina, aipamen berezia merezi duten bigarren mailako beste protagonistak ere bai.

Beltza dela diot eta berde ere bai. Bilbora joan-jinen bat eginagatik, gertakaria hiria eta itsasoaren arteko herrietan garatzen baita, eta nobela beltzak behar omen duen balizko Euskal Hirian leku hartu gabe, Euskal Herri sinesgarri batean girotu du egileak bere lana, Durangoaldeko parajetan zehazkiago esateko.

Naturatik hurbil dagoen nobela dugu “Mendaroko Txokolatea” baita gizakiengandik ere. Txokolatea bezala, beltza antzekoa. Generoari zor, hilketa bat dela medio abiatzen da trama, eta berau argitu bitartean atezuan jartzen gaitu. Artean, jakina hariak ondo lotzean datza genero honen arrakasta, eta idazlea asmatu duelakoan nago. Hizkuntza menperatzeaz gain, gertakariak harilkatzeko trebezia eta pasadizoak intentsitatez osatzeko gauza baita.

Ziur, genero honetan behintzat, eleberri onak idatziko dituela etorkizunean. Etorkizunean ezezik, orainean eta iraganean frogatua baitu bere trebezia. Ni neroni, aurrekoz atzera eginen dut, eta orain, apalategian zain neukan “Buruaz txoriz beterik” liburuak tentatuta nago. Udan, ausaz eta menturaz. Zuk zeuk irakurle baduzu pare bat pista aukeran.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak