kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Skyroom / Ramuntxo Etxeberri / Elkar, 2005

Iparraldearen erretratu eta argazki lausoa Mikel Asurmendi / Irunero, 2005-05

“Skyroom” eleberriaz pare bat ele isuri aitzin, mintza dezagun emaitza honen nondik norakoaz. Liburua Gazteluma deritzan literatur sorkuntzarako ekimenen bidez gauzatu du Ramuntxok. Iparraldean burutzen den bigarren saioa da. Aurrenekoan Eneko Bidegainen “Anbrosio” argitara eman zen.

Beka bidezko sorraraziko liburu hauek kalitateaz eztabaidatzeko parada ematen dute. Kasu honetan, Iparraldetik etorria, bertako literaturaren egoera larria salbatzera saio antzutzat jo izan dute zenbaitek. Zer esan baina? Zenbat buru hainbat aburu! Abururik aburu, hona nirea. Ez Gazteluma ekimenaz —luzeegi joko luke, ezta?— eleberriaz baizik.

Eta honetaz ere labur halabeharrez. Egia da, liburu honek editore lan zainduago beharko lukeela, bistan da. Izan ere, berau “diamante landugabea” bezala ikusi baitaitezke gisa batez. Bere lehen literatur emaitza burutu duen idazle batena ulerturik betiere, prefosta. Alta bada, ezin dira ukatu liburuan dago emankortasuna eta ahalegina. Jakina, horrek berez ez du literatura egiten.

Idatz moldeari behako bat, eztabaidagarria betiere: Ramuntxo Etxeberrik Iparraldeko jendartea islatu du, joan deneko bi hamarkadetakoa batez ere, gazteen bizipenetatik eta ele-meletik islatu ere. Eta horiek horrela, euskararen agonia ere islatu. Islatu, euskal gazteen jerga edota argot moldeak erabat frantsestua baitira. Hartara galdera: “literaturak errealitatea islatu behar du, edota hizkuntza sortu?”

“Amets Arzallus edota Sustrai Colina bertsolarien plazaratzez geroztik ez ote da beste mintzo mota sortu Iparraldean?”, galda lezake bateon batek. Eta beste batek arrapostu eman: “Horiek Iparraldekoak ote dira?”

Hara, soziologiatik ari naiz literaturatik baino! Skyroom eleberriaz zer erran berriz? Luzaz ezin erran, baina hona: egileak ez du euskalduna santu gisa erretratua paratua, eta hasteko ez da gutxi. Alegia, gure on ustezko moldeak aspaldian hausten hasi ziren ere, eta Iparraldetik hori berrestea etorrita ez dago batere gaizki. Demagun, eleberria Iparraldearen erretratu eta argazki lausoa dela.

Ramuntxori berriz, pare bat hitz: atxiki eta eutsi hasitako eleberriaren bide berrian!

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak