kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Belarraren ahoa / Harkaitz Cano / Alberdania, 2004

Handitasuna ulertzeko moduak Gorka Bereziartua / www.eremulauak.com, 2005-03-06

Adolf Hitlerri buruz dena esana zegoela uste genuen. Oker geunden. Ezin da inoiz zerbaiti buruz dena esan: hala erakutsi digu Harkaitz Canoren (Lasarte-Oria, 1975) Belarraren ahoa nobela berriak. Historia berridatzi eta diktadore handia (Gizon Txikia izena jaso du eleberrian) AEBren konkistara bidean irudikatu du Canok, Wagnerren musika eta guzti. Hori gutxi balitz, diktadoreak preso darama bere barku handian Charles Chaplin, Hitlerren lepotik barre egin zuen komediantea. Beste plano batean Olivier Legrand zamaketariak XIX. mendearen amaieran amerikara bizimodu hobearen bila egindako bidaia (“Askatasun anderea” daraman barkuan polizoi moduan egindakoa) kontatu digu lasartearrak.

Legrand zamaketaria eta Hitler diktadorea. Zuria eta beltza. Bien artean zubi lana egingo du Chaplin komedianteak. Komedianteari emandako tratuan ikusiko da zenbateraino den batena handitasuna eta bestearena miseria. Izan ere, liburuan esaten den moduan belar artetik begiratzean hutsaren parekoa dirudi heroiaren estatuak eta erraldoia aldiz segalariaren lan xumeak. Ideia horrek eskaintzen dituen aukerak erabili ditu Canok eleberri original honetan.

Historia filme posible guztien artean bat baino ez dela erakutsi digu gainera. Chaplinek liburuaren hasieran argitzen duen bezala, “Beti daude bi film: egin zena, eta bidean geratu zena. Bigarrena izaten da onena , ia beti”. Ideia horri helduta bigarren filme hori lapurtu dio iraganari. Baina iragana esaten den lekuan etorkizuna ere esan daiteke, eta zentzu horretan liburu honek amets egiteko aukera guztiak zabaltzen dizkigu. Originala, irakurterraza eta mami handikoa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak