kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Adio / Bitoriano Gandiaga / Elkar, 2005

Gandiagaren ondarea Javier Rojo / El Correo, 2005-04-13

“Ipuin bat beste ezer ez gara / gaur geroztiko gizaldiz”. “Adio” izenburuko poema liburuan agertzen diren bi lerro hauek laburbil lezakete poetaren sentimendua. Bitoriano Gandiagak (1928-2001) poema liburu hau utzi zien euskal irakurleei, argitaratzeko prestatuta, idazlearen jarrera eta planteamenduak argitzen dituzten zazpi ataletan banatua. Idazleak bere haurtzaroko euskal gizartea, baserritarren bizimodua, erlijioa eta lana ardatz zituen bizitza oinarritzat hartu nahi izan zuen beti, halakoetan euskal izaera egongo balitz bezala. Mundu modernoa ez zuen ulertzen, eta argi azaltzen du hau bere testuetan. Dagoeneko, bere haurtzaroko mundua etnologoen gaia besterik ez da, ipuina besterik ez, aspaldiko istorioak. Jakinaren gainean zegoen Gandiaga, eta gertakari metaforikoa izango balitz bezala, XXI. mendearen hasierarekin batera joan egin zitzaigun. Gandiaga poeta handia izan da. Aurreko belaunaldiei begira idazten zuen, arbasoekin lotzen zuen haria azpimarratuz. Gizarte horren mintzoa islatzen jakin izan zuen, aspaldiko ahots horiek bere hitzetan poesia bihurtuta, mintzo hori esanahiz gabetuta tribuaren mintzoa bilakatu baino lehen. Gandiagak mundu hura hiltzen ikusi zuen, eta hori izan da poetaren barne-tragedia.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak