kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Adio / Bitoriano Gandiaga / Elkar, 2004

Poetika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-02-11

Gauzak eta hitza, diferenteak dira. Nik zerbait nahi izan badut, nire hitza beti gauzen artean, ahalik eta gauzei berdinena izan zedila izan da”, irakurtzen dut Gandiagak poetikari buruz idatzitako testu batean. Izan ere, poetarik xumeenak ere, bere burua nabarmendu nahi ez duen poetak ere, bere poetika baitu eta, horretaz gogoetarik egiten ez badu ere, bere hitzetan, bere poesian azaltzen da, poetika poetaren arnasa baita, eta gizakirik bizi ez daitekeen bezala arnasarik gabe, poetarik ere ez poetikarik gabe. Eta beste kontua da poetika hori hitzen gainetik azaltzea, arnasa handi, arnasa lurrintsua balitz bezala. Ez da, ordea, Gandiagaren kontua; haren poetika bera bezalakoa baitzen, arnasa ikusezina, baina beharrezkoa.

Joxe Azurmendik hitzaurrean esaten duen bezala, liburu hau postumoa da, Gandiaga hil ondoren ateratakoa, baina bera bizirik zegoelarik prestatua, ez bazuen bizirik halakorik egin, ez ikusi ere argien itzalak liburu honetan. Txukun-txukun eta dena bukatuta utzi omen zuen, hitzaurretxoak eta guzti. Gaineratzen du Gandiagaren adioa dela munduari.

Adio hitzak ez du fama onik; adio hitza ez da gehien erabiltzen dena; nahiago izaten dugu adioaz ez pentsatzea eta horrek esan dezakeenaz ez gogoetarik egitea. Baina adio ordua iristen da, noizbait, eta hobe horretara prestatzea eta, mundutik mundua jarri baino lehen, norberarekin bakeak egin eta joatea, adio dotorearekin.

Gandiagaren laburpen gisa har daiteke liburua. Hitzetan nabari baita Gandiagaren izaera, izan zena eta bazena, izango zenarekin batera: “Hitzaren erritmoan/ nahi nuke mintzatu,/ hitza dukedalarik/ agintari eta agindu”. Poetika hori besterik ez baita, hitzaren arrimua, hitzaren erritmoa, bizi doinua, bizi nahia.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak