kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Elektrika / Xabier Montoia / Susa, 2004

Gaitza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-02-04

Xabier Montoiaren eleberri honek gogora ekarri dit Zenturoiak izeneko beste bat, biak Aljeriako gerra garaian kokaturik baitaude eta bietan pertsonaia nagusia euskalduna baita. Filma egin zutenean, euskaldunarena Anthony Quinnek zuen, eta tarteka azaltzen ziren Euskal Herria izan nahi zuen zerbaiten irudi eta paisaiak, tamalez, noski, hango Euskal Herriak antz gehiago baitzuen Valle Inclanen Euskal Herriarena, guk ezagutzen dugunarena baino. Dena dela, esan behar da Xabier Montoiaren eleberri hau askoz dotoreago eta txukunago idatzirik dagoela, hura baino (ez dut idazlearen izena gogoan); izan ere, testu moduan oso erakargarria egin baitu Montoiak, eta horrek mesede egiten dio eleberriari.

Honetan ere pertsonaia jean Etxegoien da, Iparraldeko euskalduna, euskaldun frantsesa, aljeriar matxinatuen aurka dabilena, paratxutista eta legionarioekin batera. Soldadu da, eta bere zereginean izugarriak ikusiko ditu, frantsesek tortura erabiltzen baitute, elektrika, argentinarrek ‘picana’ izendatua alegia. Alde horretan ez du Montoiak ezer berririk ekartzen. Pontecorboren “Aljeriako Borroka” ikusi duenak ezagutzen ditu, edo ezagutu beharko lituzke, zer nolako joera zuten frantsesek, nola hartzen zituzten presoak. Ez, tortura eta hilketak, sarraskiak hobeto esanda, gordinean deskribatzen ditu, eta irakurleak bere haragian senti dezake egoeraren gogortasuna.

Montoiaren eleberri honetan aipagarriena ez da gordinkeria hori, baizik eta pertsonaiaren aldaketa bat-batekoa, jakiten duenean zein izan zuen aita: bera ere torturatzaile bihurtzen baita. Bukaera hori da, hain zuzen, eleberriari nolabaiteko zentzua ematen diona. Oso historia sinplea baita, bestela.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak