kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Glosolaliak eta beste / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2004

Literatura Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-01-14

Narrazioak ote?, galdegiten nion neure buruari, liburuko testuak argira ekarri, begien aurrean ipini eta, begiak behean eta letrak goian, irakurtzen hasi nintzenean. Egia esan, ez da oso postura lasaia, begiak nekatu egiten baitira gora begiratzeaz; halaxe gertatzen baitzitzaien mistikoei eta santuei, begiak gorri-gorri eginda bukatzen zutela, eta gero zoaz nahi baduzu kontu eske Jainkoari, esaiozu Hari Bere amodioagatik geratu zarela erdi itsu, erantzungo baitizu fedea itsua dela, eta zure begiak kalte egiten badizu ateratzeko errotik, ezen hobe baita begibakar edo itsu sartu Zeruko Erreinuan, eta ez infernuan tigre-begiekin, edo katu-begiekin, auskalo; eta nahiz ez zen postura ona liburu bat irakurtzeko (postura hobea baita, xedea irakurtzea bada, ohe bigun baten gainean etzan, hankak luzatu ohe muturra jo arte, eskuak goratu, liburuarekin, eta, begiak nekatu arte edo eskuak txindurritu arte irakurri), hantxe nengoen ni letrei begira, haien arrimuari so ea etortzen zitzaidan goitik behera argia, jakiteko ea liburuko testuek narrazio-gorputza ote zuten, ala eleberri-arima, ala, bestelako antzaldaketaren ondorioz, ez ote ziren abere edo pinpilipauxa. Ezin jakinik, eskuak goian eta begiak behean, letrak eskuen parean, liburua astindu nuen eta, noski, letrak erortzen hasi ziren, sagarrondo astintzean, sagarrak eta ez txirmenak edo laranjak, erortzen diren bezala, eta letrak erortzean, batzuek sagar itxura hartzen zuten, berdeak baitziren eta biribilak, eta barrutik bigunak eta haragitsuak, hortz hunkigarri, eta beste batzuk, aldiz, elefanteak ziren eta beste batzuk lehoi, eta baziren gutxi batzuk, pinpilipauxa itxura harturik, hegan hasi zirenak, goiak elurrak okiturik dituzten mendiak dauden tokira, oso urrutira beraz, eta pinpilipauxei begira geratu nintzela, haize bolada batek liburua kendu zidan eskuetatik, eta haize aldera eman nuenean begia, ezpain gorri batzuk ikusi nituen, liburua hegan zihoan tokian.

Hauxe da literatura, esan nuen neure baitarako, eta alde egin nuen agudo.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak