kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

New Yorkeko kronika beltza eta beste kontu periferiko batzuk / Gotzon Garate / Elkar, 2004

New Yorkeko kronika beltza eta beste kontu periferiko batzuk Iban Auzokoa / Igela, 2004-10

Gotzonek berak esana da baserritarren etorria Beethovenen 9. sinfonia baino are ederragoa dela. Haatik, azken berrogei urteotan han hor hemengo baserritarren musika ezti hori jasotzen ibili da, gero guri ahal bezain goxoen kantatzeko. Inor gutxik konbina ditzakeen zazpi instrumentu, zein baino zein ederrago, galankiro tartekatuz eratu du Gotzonek bere azken kantuko orkestra; beste behin ere, jada hogeita hamaikagarren aldiz, Euskal Herri osoko musikari onenetako bat dela argi erakutsiz.

Bidaiari nekaezina, munduko lau bazterretan ibilia da Gotzon, hala nola Parisen, Bernan, Moskun, Rantxin… baina inon ez du New York adinako hiri kilikagarri eta pizgarrinik eriden. Uda bertan eman izan duen berrogei urteetan zehar hainbat eta hainbat kontu bitxi entzun, irakurri eta bizi izan ditu. Bada, bizipenok letretaratu ditu Gotzonek bere azken lanean.

Era berean, hogei urte pasa dira jada bere azken polizi eleberria, Alaba, argitaratu zuenez geroztik. Hogei urtetik gora beraz, hain maite ditugun geure detektibeen, Jon Garai, Haitz Zumeta eta Jon Bidarten berri azkenekoz jaso genuenetik. Tarte honetan euren jarraitzaileok ez dugu inongo liburutan hain detektibe on eta euskaldunen hutsunea betetzen jakin. Azken lanean Gotzon gurekin akordatu da eta Jon Bidarten kasu berri baten inguruko ipuintxo bat ekarri digu guztion pozgarri. Ea gerora besteen bere izateko aukera ere badugun.

Norbaiti entzuna diot, ongi, erraz eta aberats idaztea direla txukun izkiriatzeko hiru ezaugarri nagusiak. Bada, Gotzonek ederki betetzen ditu ezaugarriok. Eguzkiz eguzki bere aho-mihietan euskara soilik darabilten Euskal Herniko zazpi probintzietako baserritarrengandik urte anitzetan jasotako euskara darabil. Zail iruditzen zait edozein liburutan, honetan bezain euskara ona aurkitzea. Kontakizunak berriz ulerterrazak eta zeharo interesgarriak dira. Ez duzu erraz lortuko gau mahaitxoan aste bete baino gehiago irautea liburu honek. Orain, eginak egin gabekoari itxaron!

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak