kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Han goitik itsasoa ikusten da / Julen Gabiria / Elkar, 2004

Imajinazioa debaldekoa da xumeenak ere badu berau garatzea Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-12

“Conemara gure bihotzetan” nobelaren egileak bisita egin digu bigarrenez lerro hauetan barrena. Bere bigarren nobela ekarri digu: “Han goitik itsasoa ikusten da”. Hura ausarta izan zen eta hau berriz hunkigarria. Herrialde batetik bestera joan zaigu Julen Gabiria, Irlanda malenkoniatsutik Italia alaitsura.

Italia alaitsura joan izanagatik egileak ez du nobela guztiz alaia egin, ezta gutxiagorik ere. Txirrindularitza bitartez egindako bidaia honetan, Euskal Herritik Italiako Toscanara bide egin dezakegu. Kirolaren epikotasun eta heroitasuna tarteko, 1936ko Espainiako Gerra Zibila eta II. Mundu Gerra handiak uztartu ditu Julen Gabiriak. Ironia eta samurtasuna erabil ohi ditu egileak, zinez hainbatetan eta jostetan bestetan.

Martin eta Roman Alberdi euskal herritar —fikziozko pertsonaiak— xumeen epikotasun eta heroitasuna eta Gino Bartali txirrindulari handiaren —benazko bezain sinesgarria— apaltasuna uztatzen ditu eleberriak. Izen handiko pertsonaiak —Benito Mussolini edo Francisco Franco— bigarren plano batean geratzen dira nobela honetan, herri xehearen edo herri biziaren aldean.

Pertsonaiak ez dira horregatik klase bakarrekoak, aberatsek nahiz pobreek lekua dute bertan, baita elizkoiek ere bai. Edonola ere jende jazarriek elkartasunari eta askatasunari eginiko aldarria da liburu hau. Galtzaile eta irabazleen arteko bitasuna edota dikotomia ere ederto ageri da bertan.

Alta, bada, literatur emaitza den aldetik liburuaren preziatuena bere idatz moldea da, gauzak kontatzeko azkartasuna eta asmamena. Liburuaren lehen partea, istorioa eraikitzeko modu benetan orijinala da, literaturan zerbaiti orijinala dela esatea arriskutsua eta hantustea bada ere.

Errealismo magikoa eta surrealismoa uztatu ditu egileak, anitzetan ametsen munduan murgildu gaitu. Ez du dena kontatzen, pasarte asko iradoki egiten digu. Liburuak badu ezkutuko poetika bat, erromantizismo puntu bat. Han goitik itsasoa ikusten dela esatean, ametsen eta imajinazioaren goi puntu batera eramaten gaitu egileak. Txirrindulariek goialdea izan ohi dute jomuga. Goialdetatik berriz, zernahi ikus daiteke, batzutan benazkoa eta bestetan guk imajinatua. Imajinazioa debaldekoa da, edonoren baitakoa, alegia, xumeenak ere badu berau garatzea.

Luxuzko bidaia duzu honakoa, fikziozkoa izanagatik errealitatera eraman zaitzakeena. Ez galdu txartela edo dortsala, kasurako.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak