kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Itxoidazu Café de Passy-n / Xabier Etxeberria / Martin Etxeberria / Elkar, 2004

Bidaia paraleloak Javier Rojo / El Correo, 2004-12-29

Xabier eta Martin Etxeberria anaia bikiek liburu bat idatzi dute elkarlanean. Nobela da eta “Itxoidazu Café de Passy-n” izenburua du.Bertan kontatzen da nola Xabier eta Martin deitzen diren bi anaia bikiek bidaia bat egiten dute Parisera nobela bat idazteko. Auto-fikzioaren jolasean parte hartzeko gonbitea da, jakina. Baina autofikzioarekin batera, metafikzioa ere aurki dezakegu liburu honetan, zeren nobela bat idazteko asmoz Parisera egiten duten bidaiarekin batera beste istorio bat kontatzen baitzaigu: idazle bidaiariek idatzitako nobela. Idazleen bidaia menturatsua (nobela bukaeran zentzua izango duten abentura ulertezinak gertatzen zaizkie) eta beraien pertsonaien istorioa (70eko hamarkadaren hasieran Parisen ikasten duten euskaldun batzuen gorabeherak) paraleloan kontatzen dira, eta bi hari hauen artean harreman zuzenik ez badago ere, irakurtzean nahi gabe ere bien arteko loturaren bat eraikitzen saiatzen da. Nobelak, nire ustez, pazientzia pixka bat eskatzen dio irakurleari. Izan ere, hasieran artifizialki hanpatutako testua dela dirudi, baina aurrera joan ahala, nobela interesgarria gertatzen da eta, batzuetan, dibertigarria ere bai… pertsonaiek “Ez adiorik” eta “Betiko loa” nahastu arren.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak