kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki / Andolin Eguzkitza / Susa, 2004

Sentimenduak gainezka Javier Rojo / El Correo, 2004-12-15

Andolin Eguzkitza ezustean eraman zuen heriotzak eta amaitu gabe utzi zuen poema liburu bat. Orain idazleari omenaldia eginez, hil ondoko argitarapen honetan agertzen zaizkigu poema horiek, “Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki” izenburuarekin. Ez dakigu, beraz, zein forma hartuko zuen liburuak idazleak bere lana burutu ahal izan balu. Eguzkitza poesiaren alorrean ez da oso idazle oparoa izan, bere literatur ibilbideak hogeitaka urte iraun badu ere. Edonola ere, erdibidean utzi duen liburu honek aurreko idazlanetan agertzen ziren ezaugarri batzuk agertu arren, bide desberdinak urratzekotan zegoela adieraz dezake. Soildu egin da bere poesia, hizkuntzatik egindako hausnarketa izatetik sentimenduetan eta bizipenetan oinarritutako poesia izatera pasatu da, narratiboa batzuetan, sentimendu hutsen adierazpena bestetan. Bestaldetik, poesiaren subjektua nitasunetik urruntzeko ahalegin batean ikus dezakegu. Begi bistan dago, ordea, hirugarren pertsonaren atzean agertzen zaigun subjektu poetiko hura arazo handirik gabe idazlearekin identifika daitekeela. Ez da, hortaz, fikziozko subjektua, nitasuna izendatzeko beste forma bat baizik. Sentimenduak gainezka zituen idazle baten liburua da hau, aitormen mindua ia.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak