kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

New Yorkeko kronika beltza eta beste kontu periferiko batzuk / Gotzon Garate / Elkar, 2004

New York istorioak Javier Rojo / El Correo, 2004-12-01

Gotzon Garatek liburu berri bat eskaintzen dio euskal irakurleari. “New Yorkeko kronika beltza eta beste kontu periferiko batzuk” du izenburu osoa, eta narrazio bilduma da. Narrazio bilduma, ezen ez ipuin bilduma. Izan ere, liburu honen erdia edo erabiltzen da Amerikako kronika beltza egiteko. Idazleak egunkarietan kontatzen dena eta bere esperientzian (urtero joaten New York-era, eta bertan aholkulari-lana egiten du arazoak dituzten pertsonei laguntzen dien erakunde batean) ikusi duena oinarritzat hartuta, amets amerikarraren iruntzia erakusten digu bere narrazio horietan. Kronika beltza, alegia, edozein egunkaritan agertzen diren gertakari izugarriak kontatzen dituena. Eta hau egiteko erabili duen estiloak atentzioa ematen du berehala. Izan ere, euskal tradizioan narrazioak ahoz kontatzen diren moduan idatzi ditu idazleak. Esaldi laburrak, elipsiaren presentzia eta honelako ezaugarriak ditu estilo horrek. Amerikarren kronika beltza eta ahozko kontakizunen jatortasuna aurrez aurren agertzen dira, beraz, kulturen arteko talkaren beste bertsio bat sortuz. Edonola ere, idazleak ez du beti berdin egiten: beste narrazio batzuetan fikzioa darabil eta ahozkotasunetik pixka bat aldentzen da.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak