« Antologia | New York istorioak »
Oihan nabarra / Luis Garde / Euskaltzaindia-BBK, 2004
Bizitzaren bide erdian Jon Kortazar / El País, 2004-11-28
Oihan nabarra liburuarekin Luis Garde Iriartek 2003. urteko Euskaltzaindia-BBK poesia saria irabazi zuen. Danteren poesiaren itzalpean infernura jaitsiera nabaria agertu du: “Bizitzaren bide erdian / hiri-barru ilun ilunean hain nahasita nenbilen / ezen ez bainuen nabaritzen gizabiziaren “aztarnarik”.
Etsipen puntu honetan hasten da hiru zatitan banatua dagoen hausnarketa. Tonu epikoa eta luzea badu ere, epikoegia nire gusturako, badu joskera nabarmena, kontaketa, intertestualitatea eta ironia biltzen dituena.
Poesia fina idatzi du Gardek, zuzena. Badu egunerokotasunaren ukiturik, baina egunerokotasuna bat-batean bihurtzen da beste zerbaiten sinbolo nagusia: mundua ulertzen ez duen gizakiak hitz egiten digu eta “hutsen zerrenda” osatzen du, bizitzak dituen moldeen bidean.
Oihan nabarra berez, hiru oihan dira, geroago eta etsituagoak: Harrizko oihana, Hareazko oihana, eta Saihesbideak.
Beti ere, Danteren intertestuak moldatzen du esanahia. Lehen zatiak gaurko hiri erraldoiaren noraeza adierazten du; bigarrenak, “ilundu aitzin / abaildu zara mendebaldeko auzoetarantz”, eta bidaia proposatzen da irtenbide gisa, baina paradisura heltzen den neurrian indarrik gabeko paradisua da aurkitzen dena. Hirugarrenean norberaren esperientziaren denbora aldarrikatzen du Gardek: “Denbora ez da lineala / denbora ez da errepikaria / Bizi izandako denbora / idazten ari naizen liburua da”. Eta konstatazio horrek eman dio zentzu nagusia egindako bideari.
Idazketa pertsonala da Garderena, sinbolo nagusiak erabiltzen dituena, eta hausnarketa sinbolo bihurtuz bilakatzen da bere poesiaren sena.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera