kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ipuin izugarriak / Askoren artean / Elkar, 2004

Antologia bat Javier Rojo / El Correo, 2004-11-17

Xabier Mendigurenek 90ko hamarkadako euskal ipuinen antologia prestatu du “Ipuin izugarriak” izenburuko liburu honetan. Zazpi idazle hautatu ditu, ipuin banarekin agertzen zaizkigunak: Begoña Bilbao, Zorion Zamakola, Txiliku, Luis Fernández, Ana Isabel Morales, Julen Gabiria eta Harkaitz Cano. Ipuinak aukeratzeko orduan badirudi irizpiderik nagusiena belaunaldi desberdinetako idazleen lanak eta ipuin mota desberdinak eskaintzea izan duela argitaratzaileak. Hau da, ipuingintzaren ikuspegi zabala eskaintzea. Hautatzailearen erabaki honek, jakina, bere iruntzia dauka: ikuspegi zabala eskaintzen den neurrian, ipuinen kalitatea eta interesa ezin izan daitezke maila berberekoak. Txiste moduko ipuin baten ondoan (Cano), abiapuntu interesgarria duen istorio bihurria (Fernández) ikus dezakegu, azken honetan bukaeran dena azaldu nahiak ipuinaren tonua hausten badu ere. Ipuin tradizionalaren ildotik doazen istorioetatik (Bilbao) hiri-legendetara (Gabiria) pasa gaitezke. Gauza bat, ordea, argi geltitzen da liburu hau irakurtzean: belaunaldien artean aide nabarmena dago, literatur planteamenduetan, gaietan eta idazkearen ere, idazle gazteenekin ia-ia tradizioarekiko apurketa bat gertatu dela esan baitaiteke.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak